GHEren aurrean abeltzaintzako ustiategien bideragarritasuna bermatzeko UAGAk Mahai bat sortzea proposatu du
UAGAk, Arabako abeltzaintza-sektoreko elkarte eta eragileekin batera, gaixotasun hemorragiko epizootikoaren (GHE) egoera aztertzeko Arabako Aldundiak deitutako bilera batean parte hartu du. Gaixotasunaren bilakaerak gora egiten jarraitzen du, Arabako abeltzaintzako ustiategien % 28ari eragiten dio, baina Aldundiak onartu du ez direla datu guztiak azaleratu. Bizkaia eta Gipuzkoako gaixotasunaren joera errepikatuz gero, abereen erroldaren % 4a gaindituko […]















