Esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa
Hazik esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa antolatu du azaroaren 20tik 23ra. Ikastaroa Markina-Xemeingo Esneki zentroan emango da, 9:00etatik 15:00etara.
Prestakuntzak zati teoriko bat izango du, eta bertan, besteak beste, gazta eta esneki mota nagusiak egiteko prozesuak jorratuko dira. Horrez gain, gazta urdina, pasta prentsatuko gazta, koagulazio laktikoko gaztak (freskoak eta afinatuak) eta jogurta egiteko saio praktikoak ere izango dira.
Izena esteka honen bidez eman dezakezu.