Cargando…

Lehendakariaren ongietorria

UAGAren helburua da Arabako eta Trebiñoko nekazaritza eta abelazkuntzako ustiategien lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta, era horretan, Euskadin aberastasuna eta lana sortzen eta herritarren ongizatea hobetzen laguntzea.

Hautagaitza honi ekin genionean, funtsezko hiru helbururen alde lan egiteko konpromisoa hartu genuen; sektorearentzat etorkizun bat ziurtatzea, berriro lortzea Arabako eta Trebiñoko nekazaritza-sektoreko erreferente izatea, eta gizartearen eta erakundeen errespetua eta babesa berreskuratzea.

Nire konpromiso pertsonala da UAGAn lan egiten dugun denok erronka horiek betetzeko beharrezko ahalegina egitea, sektorearen uneoroko beharretara etengabe egokituz.

Azkenik, zuen parte-hartzea eskatu nahi dizuet; izan ere, UAGA osatzen dugunon eta gainerako eragileen arteko lankidetzaren bitartez –eta Administrazioen inplikazioarekin, noski– bakarrik egin ahal izango dugu aurrera eta gure sektorearen etorkizuna bermatu.