Cargando…

Nor gara?

Arabako Nekazaritza arloko Erakunde Profesional bakarra gara; 1977an sortu zen erakundea, eta gaur egun Arabako eta Trebiñoko nekazaritza eta abelazkuntzako 1.059 ustiategik osatzen dute. Gehienak familia-ustiategi txiki eta ertainak dira.

Gure helburu nagusia da nekazarien eta abeltzainen interesak defendatzea, administrazioen eta gizarte-eragileen aurrean sektorearen solaskide nagusi gisa jardunda; haiekin batera lan egiten dugu lehen sektoreari eustearen eta sektorearen jasangarritasunaren alde, enplegua sortzeko eta herriak bizirik mantentzeko.

Erakunde independentea, demokratikoa eta asanblearioa gara, afiliazio politikorik eta irabazi asmorik gabea.

Misioa (gure izateko arrazoia)

Araba eta Trebiñoko nekazaritza eta abelazkuntzako ustiategien lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta, horrela, landa- eta nekazaritza-ingurunearen jasangarritasunari eta herrien biziraupenari laguntzea, errenta duinak defendatuz eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.

Ikuspegia (epe ertainerako gure proiektua)

Nekazaritza arloko erreferentziazko erakunde profesionala izatea Euskadin, Araba eta Trebiñoko nekazaritzako eta abelazkuntzako ustiategien lehiakortasunaren eraldaketa eta jasangarritasuna bultzatzeagatik eta sustatzeagatik, sektorera gazteak erakarriz eta sartuz, landa-inguruneko bizitzari eusteko eta bizitza sortzeko berme gisa.

Balioak

Ezarri ditugun helburuak lortzeko jokatzen dugun modua bera, gure balioak, helburu garrantzitsua da berez guretzat.

Ondorengo funtsezko printzipioen arabera jokatu nahi dugu:

  • batasuna
  • gardentasuna
  • konfiantza
  • parte-hartzea
  • jakintza espezializatua
  • berrikuntza
  • aliantzak eta lankidetza