Cargando…

Aliantzak eta kolaborazioak

Merkatua gero eta lehiakorragoa eta globalagoa izanik, beharrezkoa da beste erakunde batzuekiko harremanetarako marko bat ezartzea, guztion garapena ahalbidetuko duena, eta gure helburuak lortzen lagunduko diguna.

Hurbilagoko eremu geografikora jota, EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuneko kide gara; erakunde hori osatzen dute EHNE Gipuzkoak, EHNE Nafarroak eta UAGAk.

Estatu mailan, eta EHNEren eskutik, COAG (Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos) koordinakundeko kide gara.

Europa mailan, bestalde, eta kasu honetan ere EHNEren eskutik, CPE Nekazarien Europako Koordinakundean parte hartzen dugu; koordinakunde hori, aldi berean, Via Campesina Nazioarteko Nekazarien Mugimenduan dago.

Nazioarte mailan, Munduko Landa-gunearen Foroko bazkide gara; Araban dauka bere egoitza, eta mundu osoan ordezkatzen eta defendatzen du familia-nekazaritza.

Beste Kolaborazio batzuk

Maila operatibo eta hurbilago batean, hainbat elkarte eta erakunde publiko eta pribaturekin kolaboratzen dugu; berrikuntzaren arloan, NEIKER ETA AZTIrekin; prestakuntzaren arloan, HAZIrekin; arlo sozialean, CARITASekin, etab.

Gainera, Arabako udal guztiekin, Arabako Kontzeju Elkartearekin (AKE), Gasteizko Kontzeju Elkartearekin (GKE), Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin (IGI), Arabako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratzen dugu, besteak beste, denon artean nekazaritza-sektore lehiakor eta jasangarria lortzeko helburu bateratuarekin.

Administrazioen aurrean, sektorea ordezkatzen eta defendatzen dugu haiek beren nekazaritza politikak diseinatzen eta urteko aurrekontuak esleitzen dituztenean, eta aldizkako batzarrak egiten ditugu administrazioekin, gure lehentasunak azaltzeko.