Cargando…
vacas en el monte

Abeltzaintza sektorea alerta egoeran EHE gaixotasunaren hedapenagatik

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak (EHE) hedatzen jarraitzen du. Araban ez da kasu positiborik baieztatu laborategiaren bidez, baina Lurraldean gaixotasun horren sintomak dituzten animalia asko daude jada.

Joan den astean Aldundiak lasaitasunerako deia egin bazuen ere, sektorea kezkatuta dago egungo egoerarekin. Gure ustez, beharrezkoa litzateke animaliek gaixotasuna dutela egiaztatu ahal izatea eta, gutxienez, sintomak dituzten kasuak nolabait erregistratu edo jakinarazi ahal izatea, izan ditzaketen ondorioen aurrean (abortuak, etab.).

EHEk mingain urdinaren gaixotasunaren antzeko alderdiak ditu. Sintomak kutsatzen direnetik zortzi egunen buruan ikus daitezke, eta animalia indartsuetan litekeena da sintomarik ere ez ikustea. Uste dute ustiategietan kutsatutako animaliak %10 ingurukoa izan daitekeela, eta horietatik %0,6k animaliaren heriotzara iritsi daitezke.

Gaixotasun honen aurkako prebentzio-neurriei buruzko Aldundiaren informazio-oharra Hemen kontsulta dezakezu.