Cargando…
vacas de carne

GHEren aurrean abeltzaintzako ustiategien bideragarritasuna bermatzeko  UAGAk Mahai bat sortzea proposatu du

UAGAk, Arabako abeltzaintza-sektoreko elkarte eta eragileekin batera, gaixotasun hemorragiko epizootikoaren (GHE) egoera aztertzeko Arabako Aldundiak deitutako bilera batean parte hartu du. Gaixotasunaren bilakaerak gora egiten jarraitzen du, Arabako abeltzaintzako ustiategien % 28ari eragiten dio, baina Aldundiak onartu du ez direla datu guztiak azaleratu. Bizkaia eta Gipuzkoako gaixotasunaren joera errepikatuz gero, abereen erroldaren % 4a gaindituko zen, non Arabaren kasuan 1.600 animali baino gehiago izango lirateke.

Aldundiak laguntza-proposamen bat aurkeztu die sektoreko eragileei, gaixotasunak eragindako heriotzak partzialki arintzeko. Baina laguntzez gain, UAGAko eta beste erakunde sektorial batzuetako arduradunek sektorearen etorkizunarekiko kezka azaldu diete foru ordezkariei. Gaur egun, abereak egunero maneiatzeak eta GHErekin bizitzeak lanaldiak eta estresa neurriz kanpo luzatzea dakar, eta horiei, gaixotasunak eragindako heriotzez gain, abeltzaintzan izan ditzakeen eraginak ere gehitzen zaizkie, esne-ekoizpena, abortuak, antzutasuna eta abar murriztuta. Sortzen ari den berehalako galeraz gain, ez dakigu GHEk zer ondorio ekar ditzakeen hurrengo kanpainari begira, eta horrek arriskuan jartzen du ustiategien etorkizuna.

UAGAk Foru Aldundiari proposatu dio eztabaida erraztu eta neurriak zehazteko mahai bat sortzea, abeltzaintzako ustiategi guztien bideragarritasuna bermatzeko, GHEk ekar ditzakeen egoera berriei aurre egiteko eta ekintzak zehazteko.

Gaixotasunaren garrantzia ezagutze aldera, izan daitezkeen ondorioak baloratze aldera eta laguntza posibleak aurreikuste aldera, abeltzaintzako ustiategi guztiei azpimarratzen diegu eragindako kasu guztiak jakinarazteko beharra.

+INFO GUSTAVO: 635 704 865