Azaroaren 27an, txandakako artzaintza birsortzaileari buruzko jardunaldia
Datorren azaroaren 27an, Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, Euskadiko abeltzaintza ustiategi profesionaletan txandakako artzaintza-praktikak ezartzeari buruzkoa. Bertan, UAGAk parte hartzen duen Apatxa berrikuntza-proiektuan egindako lana azalduko da, praktika horietan aurrera egitea helburu duena.
Jardunaldia online edo aurrez aurre jarraitu ahal izango da. Zallako El Longar kaperan (IATaren aurrealdean) izango da goizeko 10:00etatik aurrera.
Programa hemen kontsultatu dezakezu, izena emateko esteka honen bidez egin dezakezu.