Cargando…

Datagri jardunaldietan izen-ematea zabalik dago, Logroñon azaroaren 15 eta 16an

DATAGRI Foroaren VI. edizioak, nekazaritzako elikagaien sektoreko eraldaketa digitalari buruzko Europako hegoaldeko erreferentziazko ekitaldiak, agrotech munduko 1.500 profesional baino gehiago bilduko ditu azaroaren 15ean eta 16an Logroñon, nazioarteko joera nagusiak aztertzeko.

Aurten Foroa bi zatitan banatuko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Lehenengo egunean, “Fórum Day”, Logroñoko Riojaforumean izango da eta nazioartean erreferentzia diren 40 hizlarik baino gehiagok Nekazaritza eta Abeltzaintza 4.0ko joera garrantzitsuenak ezagutaraziko dituzte, adimen artifizialak nekazaritza-kudeaketan dituen aplikazioetan arreta berezia jarriz. Azaroaren 16an landa-jardunaldi bat egingo da Errioxako Gobernuaren finka esperimentaletan (Valdegón eta La Grajera). Bertan, labore ezberdinetako aplikazio teknologikoen erakustaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira.

Izena hemen eman dezakezu.

+INFO SUGOI: 675  707 696