Cargando…
Perro pastor

Animalien Ongizaterako Legearen arabera txakurren jabeek erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute

Datorren irailaren 28an animalien eskubideen eta ongizatea babesteko 7/2023 Legea indarrean jarriko da. Lege horrek ezartzen duenez, txakurren jabe guztiek hirugarren pertsonei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko dute nahitaez, eta aseguru horretan animaliaren erantzuleak sartu beharko dira, sor daitezkeen gastuak ordaintzeko adinako zenbatekoarekin. Baldintza hori nahitaezkoa da artzain-txakurrentzat; izan ere, jarduera espezifikoetan […]

finca de lúpulo

Urriaren 13ra arte, laboreak dibertsifikatzeko minimis laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak aste honetan argitaratu duen Aginduan, ekoizpen-kalitatearekin edo -eraldaketarekin lotutako berrikuntzaren arloan nekazaritzako azpisektoreen dibertsifikaziorako laguntzetarako 2023rako deialdia argitaratu du, minimis laguntzen araubidearen barnean. Laguntza hauen helburua kalitatezko nekazaritza-nitxo berriak martxan jartzea da, nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetze prozesuak errazteko. Nekazaritzako ekoizpen-sektorean hauetako laboreetarako bideratzen dira laguntzak: • Lupulua • Zereal okingarriak • Fruitu lehorrak […]

Lobo ibérico

EBk otsoaren babes-estatusa berrikustea proposatu du

Europako Batzordeak otsoen babes-estatusa berrikusteko aukera planteatu du aste honetan; izan ere, animalia horren presentziak tokiko nekazarien eta ehiztarien komunitateekin gero eta gatazka gehiago eragiten dituela uste du. Von der Leyen presidenteak adierazi duenez, “otsoak Europako zenbait eskualdetan biltzea benetako arrisku bihurtu da abereentzat eta, potentzialki, baita gizakientzat ere”. Hori dela eta, Batzordeak tokiko komunitateei, […]

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren lehen kasuak agertu dira Euskadin

Aste honetan jakin dugu Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak, duela zenbait hilabete Estatu Espainiarrean lehen aldiz detektatu zenak, hedatzen jarraitzen duela eta lehen kasuak Euskadin detektatu direla. EHE gaixotasun biriko ez-kutsakorra da, eta fauna basatian dago. Eltxo kulikoideen ziztadagatik hagari behiei transmititzen zaie, animalien heriotza gerta daitekeelarik. Azpimarratu behar da ez dela gizakietara transmititzen, beraz ez dago […]

NPB egokitzeko epea irailaren 22ra arte luzatu da

NPBri buruzko Estatuko araudia 2022an onartu zen, eta aukera ematen die nekazariei eskaera aurkezteko eta aldatzeko epearen ondoren, administrazio-kontroletan edo monitorizazio bidezko kontroletan atzemandako balizko ez-betetzeak zuzentzeko, murrizketak eta administrazio-zehapenak saihesteko eskaera bakarra egokitu ahal izatea. Printzipioz, Errege Dekretuak ezarritako epea 2023ko irailaren 8an amaitzen da. Hala ere, aldez aurretik NBEFri jakinarazita, aukera ematen du […]

Irailaren 9an, nekazaritza-merkatu gardena Gasteizera itzultzen da

Gure gizartean tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen esparruan, datorren larunbatean, irailak 9, AGA S. Coop. eta UAGAk Nekazaritza Merkatu Gardena antolatuko dugu.   Azoka Urrezko Zeledonen plazan (Korreosen aurrean) jarriko da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko.   Beste batzuetan bezala, bertara hurbiltzen diren pertsonek Arabako ekoizleei zuzenean erosi ahal izango […]

NPB berriari buruzko 2024rako berrikuntzak

Aste honetan Aldundiak hainbat hitzaldi informatibo eskaini ditu NPB berriaren alderdiei buruz, 2024ko kanpainari begira kontuan hartzeko. Jardunaldiek laborantza-lurren Eko erregimenei buruzko gaiak zehazteko balio izan dute, baita baldintzazkotasun indartuaren eskakizunak gogorarazteko ere. Hauek oraindik behin betiko onartzeke daude: Eko erregimenak: Ureztatze-lurzsail bezela 2024an ureztatuko diren edo 2021-2023 aldian ureztatu diren lurzati guztiak (221. gorabehera) hartuko […]

Ministerioak koaderno digitalaren sarrera 2024ko irailera atzeratzea aurreikusi du

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ohar argigarri bat argitaratu, non koaderno digitala indarrean jartzeko epea 2024ko irailera arte atzeratzea aurreikusten den. Data horretatik aurrera, ustiategi guztietarako ezartzen joango da pixkanaka, eta 2025etik aurrera nahitaezkoa izango da denentzat. Egutegi berri hori jasoko duen errege-dekretua abuztuaren 3tik dago errebisio publikoan, beraz, oraindik ere aldaketaren bat izan dezake. […]

Feria de Santiago 2023

Giro bikaina Santiago Azokan

Uztailaren 25ean berriro ospatu zen Santiagoko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, lehen sektorean lan egiten dugun gizon eta emakumeen lana erakusteko hitzordu tradizionala. UAGA stand batekin egon zen, non nekazaritzako eta abeltzaintzako hainbat produktu erakusten ziren, txikienentzako globo banaketarekin eta gure lurraldean gaur egun egiten diren nekazaritza-lanak erakusten dituen bideo baten aurkezpenarekin. Bideoa hemen ikus dezakezu.

cartel del concurso

ARDATZAren argazki lehiaketan hartu parte

Udaro bezala, Ardatzak bere urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasotzen duten argazkiak jasotzeko. Aurten, “Lehen sektoreak klima-aldaketaren aurka borrokan” aukeratu da lehiaketarako. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Animatu parte hartzera eta […]

Ovejas muertas por ataque de lobo

Noiz arte? Otsoaren beste eraso bat Gorbeia inguruan

Atzo, Santiago azokan, talde animalisten jazarpena jasan zuten abeltzainek, gizarteari beren lana eta animaliak erakusten zizkioten bitartean. Aldi berean, azokan zegoen ustiategietako batek otsoaren erasoa jaso zuen, 5 ardi zauritu, 4 hil eta 3 desagertu ziren. UAGAk eta abeltzaintza-sektoreak haserrea eta nazka adierazi nahi dute egoera horren aurrean. Gure lana defendatuko duten politikak exigitzen ditugu, […]

Nola kontrolatzen du informazioa Eusko Jaurlaritzak? Nola babestu konfidentzialtasuna? Nola kudeatuko den lastoaren eskaera filtratu zaio sindikatu bati

Atzo, osteguna, Enba sindikatuaren mezu bat zabaldu zen whatsapp bidez, bazka-mahaian adostutako lastoaren eskaera nola egingo den azaltzeko. UAGA egunak egon da zain, izapide hori nola egingo den jakinarazi arte, horri buruzko berririk izan gabe. Ez dugu ulertzen nola Eusko Jaurlaritzak informazio hori sindikatu bati soilik filtratzen dion, gutxi batzuei bakarrik mesede eginez, sektore osoarentzat […]

UAGAk harriteen kalteengatik hondamendi eremu izendatzea eskatu du

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia berriro bildu da. Bertan, lehorte egoera eta joan den asteko ekaitzaren ondorioak aztertu dira. Agroseguroren arabera, kazkabarrak 7.000 hektarea baino gehiago kaltetu izan ditu. UAGAk hondamendi eremua izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko eskatu zuen. Funts hori legez araututa dago eta ez da inoiz martxan jarri. Azpiegituretan […]

Agrosegurok lehortearen ondorioz Ministerioak onartutako dirulaguntzak aste honetan itzuliko ditu

Lehortearen kalteak arintzeko Ministroen Kontseiluak onartu zuen 4/2023 Errege Dekretuak nekazaritzako aseguruetarako dirulaguntza osagarria aurreikusten zuen. Dirulaguntza hori aplikatzearen ondorioz, Agrosegurok aste honetan polizak erregularizatu eta dagokion prima itzuliko duela jakinarazi du. Ustiategiei itzuliko zaien zenbatekoa kalkulatzeko, aseguruaren kostuaren % 70aren eta aldez aurretik emandako Estatuko eta Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen arteko aldea kontutan hartuta kalkulatu […]