Cargando…

Lehortearen laguntzen ustiategi onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Aste honetan, Aldundiak lehorteagatik eta baldintza klimatikoengatik laguntzak jasoko dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratu du, urriaren amaieran laguntzen dekretuan jasotakoa.

Laguntza jasoko duten ekoizpenen zerrenda esteka honetan ikus dezakezu. Datuekiko errore edo desadostasunik izanez gero, azaroaren 13ra arteko epea dago alegazioak egiteko, eta alegazioak dagokion BKEan aurkeztu daitezke. Interesdunak ez badu jakinarazpenik egiten, laguntza onartutzat joko da. Garrantzitsua da gogoraraztea laguntza horiek kobratzeko ezinbestekoa dela Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatea.