UAGA sei eskualdetan antolatuta dago geografikoki:
- Agurain-Ekialdeko Mendiak
- Ariñez-Matauko
- Aiara inguruko mendiak
- Arabako Errioxa-Mendebaldeko Mendiak
- Trebiño
- Arabako bailarak
Zortzi urtean behin egiten dugu Kongresua, afiliatu guztien parte-hartzearekin, ekintza sindikaleko ildo orokorrak definitzeko.
Azkeneko biltzarrean, 2018an, datozen urteetarako barne-antolamenduko eta nekazaritza-politikako ildo estrategikoak onartu ziren.
Urtero egiten dugu Batzar Orokorra, afiliatutako ustiategi guztiek osatzen dutena (1.247 gaur egun). Edozein gai lantzeko eskumena du Batzar Orokorrak, baina batez ere:
- Batzorde Exekutiboa hautatzea
- estatutuak aldatzea
- sindikatua desegitea
- urteko aurrekontuak onestea
- urteko kontuen itxiera onestea
- urteko jardueren memoria onestea
Batzorde Exekutiboa da UAGAren gobernu-organoa, elkartearen zuzendaritza, lidergoa eta jardun sindikala bere gain hartzeko ardura duena, eta elkartearen antolakuntza- eta aldarrikapen-funtzionamendua zaindu behar duena. Lau urterako aukeratzen du Batzar Orokorrak, eta beste lau urterako berraukera daiteke.
Honako hauek osatzen dute Batzorde Exekutiboa:
- Javier Torre Blanco Lehendakaria
- Unai Campo Arenaza Lehendakariordea
- J. Antonio Ugarte García Batzordekidea
- Elvira Aldai Batzordekidea
- Anabel Ibarrola Batzordekidea
- Txema Lopez de Abetxuko Ordezkoa
- Luis M. Fdz, de Mendia Ordezkoa
- Jose Antonio Portilla Ordezkoa
Herrialdeko Batzarra eskualdeen ordezkaritza-organoa eta eskualdeetako eta sektoreko gai guztietarako eztabaida-gunea
