Cargando…

Koaderno digitala (CUE) indarrean jartzeko epeak mantentzen dira

Nekazaritza Ministerioak jakinarazi duenez, nekazaritza-ustiategien koaderno digitala (CUE) 2023ko irailaren 1ean jarriko da indarrean, nahiz eta nekazaritzako erakunde profesional guztiok epe horiek atzeratzeko etengabe eskatu dugun. Kontutan hartu behar da lehortearen eragina eta Administrazioaren arazo informatikoak NPBren eskaera epeak betetze. koaderno digitala sistema elektronikoa da, eta bertan nekazariek beren ustiategiei buruzko informazioa sartu beharko dute […]

Nahitaezkoa da zure datuak Gizarte Segurantzan eguneratzea

Aurten indarrean sartu den autonomoen kotizazio-sistema berriarekin, garrantzitsua da gogoraraztea Gizarte Segurantzaren sisteman datuak eguneratzea nahitaezkoa dela. Nekazari eta abeltzain autonomo guztiek beren aholkularitzarekin berrikusi behar dituzte aldaketa hauek. Nekazari eta abeltzain askok beren errenta-aitorpenak egin dituztela aprobetxatuz, berriz ere gogorarazten dugu AGA edo UAGA baimenduta duzuen afiliatuen kasuan bulegotik ahalik eta azkarren pasatzea, honako […]

Imagen del proyecto

Animalien elikadurarako elikagaien industriako azpiproduktuak aprobetxatzeko NEWFEED proiektuaren lehen emaitzak

NEWFEED berrikuntza-proiektu bat da, eta elikagaien industriako azpiproduktuak aprobetxatzeko pentsu alternatiboak garatu nahi ditu, animalien elikadurarako balioa emanez eta ekonomia zirkularra sustatuz. Azken hilabeteetan egiten ari diren proba pilotuetan hainbat aurrerapen egiten ari dira. Mahats-arrasparekin egindako probetan, Aztik eta Riera Nadeuk hainbat saiakuntza egin dituzte azpiproduktua animalien elikadurarako pentsuen osagai gisa egokitzeko. Mahats-arrasparen osagaiarekin, Neiker […]

cosechadora de cereal

UAGAk nekazaritzako neurri handiko ibilgailu berezien errepideko zirkulazioaren baldintzei buruzko informazioa eman d

Nekazaritzako ibilgailu bereziek eta masa eta neurri handiko ibilgailu-taldeek, hala nola uzta biltzeko makinek, zirkulazio-baimen arrunta luzatzeko zirkulazio-baimen osagarria (ZBO) behar dute. Baimenak modu elektronikoan nahiz aurrez aurre (pertsona fisikoak) izapidetu daitezke Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Ramiro de Maeztu 10, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 018 000). Esteka honetan baimen berezien lorpenari eta berritzeari buruzko informazioa kontsulta dezakezu, […]

tractor

ADR Lautadak nekazaritza birsortzaileari buruzko mintegiak antolatu ditu

Lautadako Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritza birsortzaileari buruzko hainbat mintegi antolatu ditu ekainean eta baita urteko azken hiruhilekoan ere. Nekazaritza birsortzaileak proposatzen dituen teknikak hurbiltzea eta agroekologiarako trantsizioak sustatzen laguntzea du helburu. Besteak beste, diseinu hidrologikoa, ongarritzea, laboreen txandakatzearen diseinua eta merkaturatzea landuko dira. Mintegi guztiak hemen kontsulta ditzakezu. Izen-ematea lautadalge@gmail.com helbidean edo 672 403 092 […]

Caserío

Landa-guneetan etxebizitzak birgaitzeko laguntzak

Arabako Foru Aldundiak 20.000 biztanletik beherako udalerrietan, 1.500 biztanletik beherako herriguneetan etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ireki ditu. Laguntza hauek toki-erakundeentzat edo haietan bizi diren pertsona fisikoentzat bideratuta daude, eta titularrak, inkilinoak edo erabiltzaileak izan behar dute. Pertsona fisikoentzako gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa da, eta honako hauek dira laguntza izan dezaketen ekintzak: % 25a proiektu, obra, segurtasun […]

Finca de maíz

UAGAk aurreko urteetako lursail ureztatuak hobetze-espezien laborantza-ekoerregimenerako sartzea eskatu du

UAGAk Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta Nekazaritza Ministerioari jakinarazi die aurreko urteetako lursail ureztatuen kontsiderazioa aldatu behar dela, hobetze-espezien laborantza-ekorregimenean laborantza-lur ureztatu gisa parte hartu ahal izateko. Oraingo kontsiderazioak kanpoan uzten ditu Arabako eta Trebiñuko lursailak, eskaera bakarrean laborantza-lur ureztatu bezala erregistratu ez zirenak, ez baitzen inolako laguntzei lotutako derrigorrezko informazioa. Hala ere, kanpoan gelditu […]

Finca de cereal en Lasarte

NPB eskatzeko epea ekainaren 30era arte luzatuko da

Ministroen Kontseiluak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorerako lege-dekretu bat onartu berri du. Bertan, COAGetik eskatu bezala, NPBren eskaera aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatzen da, aurreko egutegia aldatuz. Beraz, NPBaren eskaera egiteko egutegia honela geratzen da: – Nekazariek eta abeltzainek NPB eskaerak aldatu ahal izango dituzte ekainaren 30era arte (zuzeneko ordainketetarako edo landa-garapenerako esku-hartzeak aldatu edo […]

Pruebas con drones

Dronen bidezko lehen hegaldiak GO DRONE proiektuaren proba pilotuetan

UAGAk gidatutako GO DRONE lankidetza-proiektuak doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatu nahi du. Honekin batera, nekazariei dronen erabilerari buruzko ezagutza helarazi eta teknologia honek Araban eduki dezakeen benetako erabilgarritasuna ebaluatu nahi da. Maiatzean zehar proiektuan parte hartzen duten nekazarien lursailetan zenbait proba egin dira. Dronen bidezko hegaldiak egin dira zereal-laborantzako hainbat lursailetan espektro anitzeko irudiak lortzek. Informazio […]

Lineal de un supermercado

Lehen sektoreko elikagai-kontratuen erregistroa nahitaezkoa izango da ekainaren 30etik aurrera

Elikadura-katearen legea aplikatzeko beste urrats bat bezala, elikadura-kontratuen erregistro berria 2023ko urtarrilaren 1ean jarri zen martxan Estatu osoan. Tresna berri honen helburua balio-katean gertatzen diren gehiegikeriak zaintzea da. Kasu askotan, ekoizpen-kostuen mugan edo haien azpitik dauden prezioak ezartzen direlarik. Ekainaren 30etik aurrera, erosleak nahitaez inskribatu beharko ditu lehen mailako ekoizleekin formalizatutako kontratu guztiak. Beraz, erosleak […]

Mesa de la sequía

Aurrerapen zehatzik ez Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaian

Gaur goizean Nekazaritzaren eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da Lakuan Arantza Tapia sailburuak deituta eta bertan sektoreko ordezkariak izan dira. UAGAtik ingurumen-neurri asko hartu direla uste dugu, baina daukagun arazoa gaur eta orain ematen ari da eta honi heldu behar zaio. Nekazaritza eta abeltzaintza-sektoreak galera handiak izaten ari ditu eta hasiera batean ez da neurririk […]

UAGAk lehortearen eta uraren kanonaren egoerari heldu dio URArekin

Aste honetan UAGA URArekin (Uraren Euskal Agentzia) bildu egin da uraren inguruko sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiez jarduteko. Uraren kanonari dagokionez, UAGAk hasieratik eskatu du nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea zerga berri hori ordaintzetik erabat salbuestea. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzen dugu gai honi buruzko akordio batera iristeko, lehen sektorearen egoera dela eta. Izan ere, ekoizpen-kostuen […]

Ministro Kontseiluak lehortearen ondorioak arintzeko onartutako neurriak ez dira nahikoak

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea jasaten ari den lehortearen ondorioak arintzeko gobernuaren dekretua, ez da nahikoa azken hilabeteetako lehorteak eragindako ondorio larriei aurre egiteko. Gure kasuan, Euskadi lehortearen afekzio ertaineko eremutzat hartu da, eta beraz, laguntzaren %25 izango da gehienez. Horrela, abeltzaintzako laguntzak honela geratuko dira:  Esnetarako behiak: 15,15 €/animalia (61 €ren %25)  Haragitarako behiak: 39,25 […]