Cargando…
Mesa de la sequía

Aurrerapen zehatzik ez Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaian

Gaur goizean Nekazaritzaren eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da Lakuan Arantza Tapia sailburuak deituta eta bertan sektoreko ordezkariak izan dira.

UAGAtik ingurumen-neurri asko hartu direla uste dugu, baina daukagun arazoa gaur eta orain ematen ari da eta honi heldu behar zaio. Nekazaritza eta abeltzaintza-sektoreak galera handiak izaten ari ditu eta hasiera batean ez da neurririk hartuko labore ezberdinen garapena ikusi arte.

Nekazaritza eta abeltzaintza-sektoreak pairatzen ari duen arazoa orainaldian ematen ari da, beraz Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriak berehalakoak izan behar dira.