Cargando…
Lineal de un supermercado

Lehen sektoreko elikagai-kontratuen erregistroa nahitaezkoa izango da ekainaren 30etik aurrera

Elikadura-katearen legea aplikatzeko beste urrats bat bezala, elikadura-kontratuen erregistro berria 2023ko urtarrilaren 1ean jarri zen martxan Estatu osoan.

Tresna berri honen helburua balio-katean gertatzen diren gehiegikeriak zaintzea da. Kasu askotan, ekoizpen-kostuen mugan edo haien azpitik dauden prezioak ezartzen direlarik.

Ekainaren 30etik aurrera, erosleak nahitaez inskribatu beharko ditu lehen mailako ekoizleekin formalizatutako kontratu guztiak. Beraz, erosleak du betebeharra, eta ez nekazariak edota abeltzainak.

Kontratuaren xede den produktua lehen aldiz entregatu aurretik kontratuak erregistroan inskribatu behar dira, baita haren aldaketak, eranskinak eta informazio osagarria ere. Besteak beste, funtsezko alderdiak jaso behar dira, hala nola prezioa, lehen mailako produktua entregatzeko baldintzak, ordaintzeko baldintzak eta abar.

Mota honetako kontratuen adibide gisa, esteka honetan kontsulta dezakezu mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean Ardoaren Lanbidearteko Erakundeak iaz argitaratutako mahatsaren salerosketa-kontratu eredua.

+INFO HÉCTOR: 618 670 869