Cargando…
Finca de cereal en Lasarte

NPB eskatzeko epea ekainaren 30era arte luzatuko da

Ministroen Kontseiluak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorerako lege-dekretu bat onartu berri du. Bertan, COAGetik eskatu bezala, NPBren eskaera aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatzen da, aurreko egutegia aldatuz.

Beraz, NPBaren eskaera egiteko egutegia honela geratzen da:

– Nekazariek eta abeltzainek NPB eskaerak aldatu ahal izango dituzte ekainaren 30era arte (zuzeneko ordainketetarako edo landa-garapenerako esku-hartzeak aldatu edo sartu, lursailak edo ordainketa-eskubideak gehitu)

– Monitorizazio-kontrolen ondorioz gorabeheraren bat jakinarazi bazaio eskatzaileari, lursailak emaitza horien arabera egokitzeko irailaren 8ra arte luzatuko da.

Bestalde, UAGAk eta COAGek Ministerioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean jarraitzen dute, lehortearen ondorioz aparteko neurriak NPBren kudeaketan ezarri daitezen, bai jarraipenean eta baita kontrolean ere, ahalik eta malgutasun handiena egon dadin.

Bestalde, NBEFk NPBren eskaerei buruzko informazio-liburuxka argitaratu du aste honetan. Gogorarazten duen puntu garrantzitsuetako bat hau da: lursailen esparruak eta geruza berrietako SigPACeko datuak konprobatzea, zuzenak direla egiaztatzeko.

NPB berri honen eskaeran izandako funtsezko aldaketen laburpena jasotzen duen informazio-liburuxka esteka honetan ikus dezakezu.

+INFO HÉCTOR: 618 670 869