Cargando…
Logo Araba Bizirik

Gogoratu, larunbat honetan landa-ingurunearen industrializazio erasoa salatzeko manifestazioa

Larunbat honetan Gasteizen burutuko den manifestazioa gogorarazi nahi dizuegu, lurraren defentsan eta makropoiektu industrial eta energetikoen aurka. UAGAk bat egiten du mobilizazioarekin eta afiliatu guztiei parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Manifestazioa San Anton plazatik abiatuko da arratsaldeko 6etan. Agiria osorik hemen ikus dezakezu.

Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren itzulketa izapidetu dezakezu jada UAGAn

Datorren astean hasiko gara UAGAn nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzen. Zerga hori 2022ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoen arabera egiten da. Gainera, aurten Aldundiak elkarrekin izapidetuko du Gobernuak 2023an jarduera profesionaletarako luzatu zuen litroko 20 zentimoko laguntza. Eskaera egiteko datak honako hauek dira: UAGAren VITORIA-GASTEIZko bulegoan epea zabalik dago uztailaren 21era […]

Aplicación de fungicida

Dosi aldakorra tratamendu fungizidan, NEKADI GO proiektuaren proba pilotua

UAGAk gidatzen duen NEKADI-GO lankidetza-proiektuak doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzea du helburu. Honekin batera, proiektuak labore estentsiboetan lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko plataforma bat sortu nahi du. Aste honetan zerealen tratamendu fungizidaren dosifikazio aldakorrari buruzko proba pilotu bat egin dugu, produktu fitosanitarioen eta uraren erabilera optimizatzeko helburuarekin. Proba egiteko, tratamenduaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen duen preskripzio-mapa […]

vacas en primer plano

Nekazaritza Ministerioak abeltzaintzako ustiategien osasun-plan integralaren erregulazio berria onartu du

Nekazaritza Ministerioak ustiategiko albaitariaren figura definizioa garatzen duen  Errege Dekretu berria argitaratu du. Bertan, ustiategietako Osasun Plan Integralaren gutxieneko edukiaz gain, albaitariak egin beharreko gutxieneko bisita-kopurua jasotzen da. Arauak betebehar horietatik kanpo uzten ditu autokontsumorako abeltzaintzako ustiategiak edo tamaina txikikoak. +INFO GUSTAVO: 635 704 865

Logo de UAGA

Eusko Jaurlaritzarekin bilera baten zain lehorteaz hitz egiteko

UAGA Eusko Jaurlaritzarekin aldebiko bilera bat egiten saiatzen ari da lehortearen arazoari aurre egiteko, baina ezinezkoa da data bat adostea. Sindikatuak – datorren ostiralerako deitu den Lehortearen Mahaiaren aurretik – bilera bat egin nahi zuen egoerari aurre egiteko. Hainbat saiakera egin diren arren, ezin izan da datarik zehaztu, eta Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 15erako adostutako hitzordua […]

COAGek du Gobernuak onartutako lehortearen ondorioak arintzeko neurrien dekretua ez dela nahikoa

Zuzeneko laguntzen artean, abeltzaintzara bideratutakoak nabarmentzen dira, ekoizpen-kostuen igoera konpentsatzeko. Ezarritako laguntzat hauek dira: 100 € haragitarako behi bakoitzeko, 15 € haragitarako ardi eta ahuntz bakoitzeko, 40 € esnetarako behi bakoitzeko eta 10 € esnetarako ardi eta ahuntz bakoitzeko. Dirulaguntzak zuzenean ordainduko zaizkie Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen onuradun diren ustiategien titularrei. Gainera, dekretuak hainbat […]

Protesta ganadera

Abeltzaintzaren sektoreak otsoaren etengabeko erasoak salatzeko protestak egiten jarraitzen du: aste honetan Kuartangon eta Arespalditzan

Arabako abeltzaintzaren sektoreak otsoaren erasoei aurre egiten jarraitzen du egunero. Egoera gero eta jasangaitzagoa denez, sektorearekin zerikusia duten ekitaldietan protestei berriro ekitea erabaki da. Joan den igandean, Arkauteko abereen enkantea zela eta, Arabako abeltzainek protesta egin zuten ekitaldian bertan. Kartelen mezua hau izan zen: “Gobernu Zentralari, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari esker, goi genetikako abereak hazten […]

Logo Araba Bizirik

Maiatzaren 20an, Araba Bizirik-en manifestazioa, landa-ingurunearen industrializazio-erasoaldia salatzeko

Araba Bizirik-ek mobilizazio handi bat antolatu du maiatzaren 20rako Gasteizen, landa-ingurunearen eta naturagune publikoen industrializazio-erasoa salatzeko. UAGAk bat egiten du mobilizazio honekin eta afiliatu guztiak parte hartzera animatzen ditu. Ohar baten bidez, Araba Bizirik-ek energia, eraikuntza eta industriako enpresa handien kolonizazio-ziklo berri batean gaudela salatu du, Administrazio Publikoak bultzatuta dagoena eta lehen sektorea baztertzen duena. […]

UAGAk ibaien babes-zerrenda batzuk aldatzea lortu du alegazioak aurkeztu ondoren

NPB berria indarrean sartzearekin, ibaien ertzetan babesguneak sortzeari buruzko BCAM 4 betetzeko, gutxienez 5 metroko gunea errespetatu behar da ibaiekiko, ibai gisa ezarri diren kasuetan. UAGAk hainbat kasu berrikusteko eskatu zuen Astegi, Lopidana, Iurre eta Eskota eremuetan, ur-ibilguak edo ibaiak ez direlako. kasu horietako babesguneen aurkako alegazioak onartu egin dira, eta beraz, kendu egin dira […]

Logo Día mundo rural

Landa Munduaren Egunean, gazteek argi dute: #HerriaAukeratzenDut

Maiatzaren 15ean, lehen sektoreko San Isidro patroiaz gain, Landa Munduaren Eguna ospatzen dugu. Landa eremuan lan egiten dugun erakundeok -ACOA, Caritas, Arabako Landa Kristauak, Gure Soroa, Landa Inguruneko Emakumeen Sarea eta UAGA- urtero sentsibilizazio kanpaina bat abiarazten dugu jai honen inguruan. Aurten landa eremuko gazteak dira protagonista: #ElijoPueblo #HerriaAukeratzenDut leloarekin, gure herrietan bizi diren gazteen […]

fincas agrícolas

UAGAk atzera eskuratzeko eskubidearen baldintzen berri ematen dizu 

Gure lurraldean nekazaritza-finkak etengabe salerosten direnez, UAGAk egokitzat jotzen du atzera eskuratzeko eskubidea azaltzea. Bai lursailen mugakideen jabeek, bai ustiategi errentariek ere, lursailak lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute. Eskubide honi atzera eskuratzeko eskubidea deitzen zaio. Definizio juridikoaren arabera, legezko atzera-eskuratzea subrogatzeko eskubidea da, kontratuan ezarritako baldintza berberekin. Hau da, salmenta jabetza-erregistroan formalizatu eta erregistratu ondoren lursaila […]

Ganaderas de vacuno leche

Ekainaren 1etik 16ra, abeltzaintzako aseguruak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea

Arabako Foru Aldundiak ustiategien osasun-arriskuak estaltzen dituzten abeltzaintzako aseguruak kontratatzeko laguntzen 2022rako deialdia argitaratu du. Epea ekainaren 1etik 15era egongo da zabalik. Dirulaguntzak 2022ko ekainaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean sinatutako polizei zuzenduta daude. Pertsona juridikoek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskaera, esteka honen bidez. Pertsona fisikoen kasuan, Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Ogasun Erregistroan aurkeztu […]