Cargando…
tractor

ADR Lautadak nekazaritza birsortzaileari buruzko mintegiak antolatu ditu

Lautadako Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritza birsortzaileari buruzko hainbat mintegi antolatu ditu ekainean eta baita urteko azken hiruhilekoan ere.

Nekazaritza birsortzaileak proposatzen dituen teknikak hurbiltzea eta agroekologiarako trantsizioak sustatzen laguntzea du helburu. Besteak beste, diseinu hidrologikoa, ongarritzea, laboreen txandakatzearen diseinua eta merkaturatzea landuko dira.

Mintegi guztiak hemen kontsulta ditzakezu. Izen-ematea lautadalge@gmail.com helbidean edo 672 403 092 telefonoan egin dezakezu.