Cargando…

UAGAk lehortearen eta uraren kanonaren egoerari heldu dio URArekin

Aste honetan UAGA URArekin (Uraren Euskal Agentzia) bildu egin da uraren inguruko sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiez jarduteko.

Uraren kanonari dagokionez, UAGAk hasieratik eskatu du nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea zerga berri hori ordaintzetik erabat salbuestea. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzen dugu gai honi buruzko akordio batera iristeko, lehen sektorearen egoera dela eta. Izan ere, ekoizpen-kostuen igoera handia izan da, eta labore askok ziurgabetasuna izan dute muturreko lehortearen ondorioz. Horrez gain, NPB berriak eskakizun eta betebehar berriak ezarri ditu.

Lehorteak epe ertainean izango dituen ondorioak gutxitzeko, lurraldearen baliabide hidrikoak hobetzeko bide berriak aztertzea proposatu da, hala nola hondakin-urak berrerabiltzea.

URAri gogorarazi zitzaion, halaber, ibaien mantentze eta garbiketa egokiari ekin behar zaiola, neguan herrietan eta nekazaritza-lursailetan uholdeak gertatzeko arriskua murrizteko, kalte larriak eragiten baitizkiote sektorearen jarduerari.

Honekin batera, lankidetza handiagoa eskatu zen ibaiertzetako landare-hondarrak lursailetatik kentzeko edo lugorri jakin batzuk berreraikitzeko eskaerak egiten dituzten nekazarientzat, uholdeak saihesteko.

+INFO HÉCTOR: 618 670 869