
Ministro Kontseiluak lehortearen ondorioak arintzeko onartutako neurriak ez dira nahikoak
Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea jasaten ari den lehortearen ondorioak arintzeko gobernuaren dekretua, ez da nahikoa azken hilabeteetako lehorteak eragindako ondorio larriei aurre egiteko.
Gure kasuan, Euskadi lehortearen afekzio ertaineko eremutzat hartu da, eta beraz, laguntzaren %25 izango da gehienez. Horrela, abeltzaintzako laguntzak honela geratuko dira:
- Esnetarako behiak: 15,15 €/animalia (61 €ren %25)
- Haragitarako behiak: 39,25 €/behi ume-hazlea (157 €ren %25)
- Esnetarako ardiak eta ahuntzak: 2,75 €/animalia (11 €ren %25)
- Haragitarako ardiak eta ahuntzak: 4,5 €/animalia (18 €ren %25)
Errentagarritasun-galerak jasateko unean uneko laguntzez gain, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak laguntza sakonagoak behar ditu, ustiategiak epe ertain-luzera mantentzea bermatuko duten mekanismoak abian jarriz.
+INFO SUGOI: 675 707 696