Cargando…

Eskola-jantokien krisiaren aurrean, tokiko produktua

Azken egunotan hainbat ikastetxek salaketa ugari egin dituzte catering-enpresek beren jantokietan eskaintzen dituzten menuen kalitate txarraren inguruan. Kostu txikia saritzen duten lizitazio publikoen ondorioz, horrelako egoerak gertatzen dira. UAGAren ustez, administrazioak kudeatzen dituen lehiaketa publiko horiek beste irizpide batzuk izan beharko lituzkete kontuan, hala nola tokiko produktua erabiltzea menuak egiteko. Irizpide horiek aldatzeko eta gure […]

Europar Batasunak beste hamar urtez berritu du glifosatoaren erabilera baimena

Europako Batzordeak azaroaren 16an iragarri zuen Europar Batasunean glifosatoaren baimena 10 urterako berritzeko asmoa. Kontutan hartu behar da 2023ko abenduaren 15ean amaituko zela herbizida horren erabilera onartzeko egungo epea. Batzordeak berritzeko erabakia hartu du, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) egindako segurtasun-ebaluazioetan oinarrituta. Estatu kideak glifosatoa duten produktu fitosanitarioen baimen […]

Gaztela eta Leongo lehorte-ezbeharrengatiko kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarriaren onuradunen zerrenda argitaratu da

Gaztela eta Leongo Aldizkari Ofizialak (BOCYL) aste honetan argitaratu du Agroseguro erakundeak lehorte-ezbeharrengatik Gaztela eta Leongo nekazaritza-ustiategietako titularrei ordaindutako kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarria ematea xedatzen duen iragarkia, belarki- eta bazka-laboreen lehorte-estaldura duten aseguru-polizekin eta 2022ko planeko larre-galeren konpentsazio-aseguruarekin. Laguntza Agroseguroko lehortearen kalte-ordainaren osagarri bat da. Beraz, Agroseguroren aldetik kontzeptu hauengatik kalte-ordainik jaso baduzu, erantsitako zerrendan […]

Azaroaren 27an, txandakako artzaintza birsortzaileari buruzko jardunaldia

Datorren azaroaren 27an, Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, Euskadiko abeltzaintza ustiategi profesionaletan txandakako artzaintza-praktikak ezartzeari buruzkoa. Bertan, UAGAk parte hartzen duen Apatxa berrikuntza-proiektuan egindako lana azalduko da, praktika horietan aurrera egitea helburu duena. Jardunaldia online edo aurrez aurre jarraitu ahal izango da. Zallako El Longar kaperan (IATaren aurrealdean) izango da goizeko 10:00etatik aurrera. […]

Logo formación de HAZI 2023

Azaroaren 29an, beirazko ontzi berrerabilgarrien SIRAPei buruzko betebeharrei buruzko ikastaroa

Iaz, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 1055/2022 Errege Dekretua onartu zen. Dekretu horrek inflexio-puntu bat adierazten du hondakinen kudeaketan, eta erantzukizunak eta betebeharrak dakarzkie ontzi-hondakinak sortzen dituzten enpresei. Erantzukizun horiek taldeka (SCRAP) edo banaka (SIRAP: Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Banakako Sistema) har daitezke. SIRAP ekoizle batek ontzi-hondakinak kudeatzeko dituen betebeharrak banaka betetzeko sortzen den administrazio-erakundea da. Hazik […]

Abenduaren 7a, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia

Slow Food Arabak, abenduaren 10ean ospatzen den “Terra Madre Day” ren baitan, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia antolatu du Guardian. Lurzoruak eta komunitatea birsortzen elikagaiak ekoiztea posible dela erakusten duten esperientzia arrakastatsuak azalduko dira. Sergio Nicolau mahastizain eta dibulgatzaileak emango du hitzaldi nagusia. Nekazaritza Birsortzaileak landareen eta lurzoruaren osasuna handitzea du helburu, ekosistema osoarekin sistema holistiko […]

Ordenador y móvil encima de una mesa

Abenduaren 12a, Nekazaritza Ustiategietako Fiskalitate Ikastaroa

UAGAk nekazaritzako ustiategietako fiskalitateari buruzko ikastaroa antolatu du. Nekazaritza-ustiategien eredu ezberdinak kontuan hartuta (pertsona fisikoak, titulartasun partekatuko erakundeak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, kooperatiba-sozietateak, sozietate mugatuak), ustiategi bakoitzaren zerga-betebehar guztiak berrikusiko dira. Gainera, zerga-betebehar mota bakoitzeko aurkezteko modua, dauden ereduak, aurkezpen-datak eta zerga horietako bakoitza likidatzeko moduaren adibide argi eta errazak emango dira. Ikastaroa abenduaren 12an, asteartean, […]

Parque fotovoltaico

UAGAk enpresa fotovoltaikoek sektoreari egindako jazarpena salatu du 

UAGAk nekazarien aldetik egonezina eta kezka ugari jaso ditu egunotan enpresa fotovoltaikoen ordezkariek egiten ari diren etengabeko jazarpenagatik. Izan ere, beren proiektuetarako lursailak saldu edo alokatzeko nekazariak hertsatzen dituzte. Dirudienez, enpresa horietako komertzialak nekazarien etxean aurkezten dira, baita gauez ere, eta presioa egiten dute eguzki-plakak jartzeko lursailak saldu edo alokatzeko. Gezurrekin ere argudiatzen dute, bizilagunek […]

Eraldaketa digitala nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, Datagri Foroaren helburua  

Aste honetan DATAGRI Foroaren VI. edizioa izan da Logroñon, eta bertara joan gara UAGAtik, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen eraldaketa digitalaren azken joerak eta berrikuntzak ezagutzera. Nekazaritza-sektoreko 1.500 profesional inguruk hartu dute parte edizio honetan, eta, aurreko urteetan bezala, COAGek antolatu du, beste eragile batzuekin batera. Lehen jardunaldian, hitzaldi eta mahai inguruetan adimen artifizialaren eta digitalizazioaren integrazioari […]

Lurzoruaren laginak biltzea, Arabako laboreen karbono-balantzeari buruzko GEN i AGRO ALAVÉS proiektuaren barruan

UAGAk parte hartzen duen GEN i AGRO ALAVÉS proiektuak karbono-balantzea aztertu nahi du, CO2 isuriak kontuan hartuta, baina baita xurgapenak, harrapaketak eta biltegiratzea ere. Benetako datu hauekin lehen sektoreak gizarteari esparru honetan egiten dion ekarpena erakutsi nahi da. Kontuan hartuta lurzoruak karbono-erreserba lurtar handiena direla, karbonoa bahitzeko duten gaitasunagatik, proiektuak hainbat lurzoru-lagin hartzea planteatzen du, […]

LEGUMBRE

Azaroak 23, lekaleen orientazioa dibertsifikatzeari buruzko LEKALEAK proiektuaren jardunaldia

LEKALEAK proiektuaren helburua Euskadiko lekaleen erabilera eta ekoizpen-orientazioa dibertsifikatzea da. Horretarako, Arabako lekale-irinak lortu dira landare-proteinaren iturri gisa plant based produktu berrietan osagai bezala erabiltzeko. Honekin, landare-jatorriko proteina-iturriaren kontsumitzaileen eskaerari erantzun nahi zaio. Dibulgazio-jardunaldi bat egingo da lekale-irinen lorpenaren emaitzak, plant-based elikagaien merkatuaren joeren analisia eta egindako landare-hanburgesen prototipoak erakusteko. Jardunaldia azaroaren 23an, osteguna, izango […]

viñas con cubierta vegetal en suelo

Landare-estalkiei buruzko prestakuntza-ekintzak, NPBren eko-erregimenen esparruan

Nekazaritza Ministerioak (MAPA) eta Lurzoru Biziak Kontserbatzeko Espainiako Elkarteak (AEACSV) hitzarmena sinatu dute lurzoruak kontserbatzeko prestakuntza-ekintzak garatzeko, NPB berriaren barruan. Azaroaren 21ean, “Estalkiak NPBren Eko-Erregimenen Esparruan” izeneko webinarra programatu da, dohainik inskribatzekoa. Bertan, kontserbazioko nekazaritza zer den ulertzeko eta landare-estalkiak zer diren, horiek egiteak zer dakarren eta Eko-Erregimenetan aurreikusitako estalkien edozein neurriri heldu ahal izateko […]

Logo formación de HAZI 2023

Esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa

Hazik esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa antolatu du azaroaren 20tik 23ra. Ikastaroa Markina-Xemeingo Esneki zentroan emango da, 9:00etatik 15:00etara. Prestakuntzak zati teoriko bat izango du, eta bertan, besteak beste, gazta eta esneki mota nagusiak egiteko prozesuak jorratuko dira. Horrez gain, gazta urdina, pasta prentsatuko gazta, koagulazio laktikoko gaztak (freskoak eta afinatuak) eta jogurta egiteko saio praktikoak […]

“Lautada Ekin Okiturri” nekazaritza eraldaketarako zentroaren inaugurazioa

Asteazkenean inauguratu zen ofizialki Lautada Landa Garapenerako Elkarteak Okiturri industrialdean eta Donemiliagako Udalaren jabetzako pabiloi batean egin duen nekazaritza-eraldaketarako zentroa. Inguruko nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuei eraldaketaren bidez balioa gehitu nahi dien ekimena da. Zentroak lau gune ditu: lekale-garbitzailea, olioa egiteko prentsatze-zentroa, ehotzeko eta irinak lortzeko gunea eta hegaztiak hiltzeko zentroa. Jarduera bakoitzaren esteketan, proiektu bakoitzaren inguruan […]

Lehortearen laguntzen ustiategi onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Aste honetan, Aldundiak lehorteagatik eta baldintza klimatikoengatik laguntzak jasoko dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratu du, urriaren amaieran laguntzen dekretuan jasotakoa. Laguntza jasoko duten ekoizpenen zerrenda esteka honetan ikus dezakezu. Datuekiko errore edo desadostasunik izanez gero, azaroaren 13ra arteko epea dago alegazioak egiteko, eta alegazioak dagokion BKEan aurkeztu daitezke. Interesdunak ez badu jakinarazpenik egiten, laguntza onartutzat […]