Cargando…

Abenduaren 7a, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia

Slow Food Arabak, abenduaren 10ean ospatzen den “Terra Madre Day” ren baitan, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia antolatu du Guardian.

Lurzoruak eta komunitatea birsortzen elikagaiak ekoiztea posible dela erakusten duten esperientzia arrakastatsuak azalduko dira. Sergio Nicolau mahastizain eta dibulgatzaileak emango du hitzaldi nagusia. Nekazaritza Birsortzaileak landareen eta lurzoruaren osasuna handitzea du helburu, ekosistema osoarekin sistema holistiko gisa lan eginez. UAGAko kide den Azpillaga Urarte upategietara landa-bisita egingo da.

Programa osoa hemen kontsulta dezakezu.