Cargando…

Lurzoruaren laginak biltzea, Arabako laboreen karbono-balantzeari buruzko GEN i AGRO ALAVÉS proiektuaren barruan

UAGAk parte hartzen duen GEN i AGRO ALAVÉS proiektuak karbono-balantzea aztertu nahi du, CO2 isuriak kontuan hartuta, baina baita xurgapenak, harrapaketak eta biltegiratzea ere. Benetako datu hauekin lehen sektoreak gizarteari esparru honetan egiten dion ekarpena erakutsi nahi da.

Kontuan hartuta lurzoruak karbono-erreserba lurtar handiena direla, karbonoa bahitzeko duten gaitasunagatik, proiektuak hainbat lurzoru-lagin hartzea planteatzen du, haien egoera eta karbono-edukia ezagutzeko. Neiker egiten ari den datuen azterketaz gain, egun hauetan UAGA lurzoru-laginketak egiten ari da proiektuan parte hartzen duten laborarien lursailetan, hainbat maneiu eta laborerekin, lurzoruaren karbono organikoaren edukia ezagutzeko.

+INFO SUGOI: 675 707 696