Arabako beste hiru parke fotovoltaiko baimentzeko eskaerak argitaratu dira, ia 400 hektarea hartzen dituztenak
ALHAOk aste honetan «Solaria Zierbena Solar 2», «Solaria Zierbena Solar 3» eta «Solaria Zierbena Solar 4» eguzki-planta fotovoltaikoen eta hauei lotutako ebakuazio-azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak jendaurrean jartzeko prozesua argitaratu du. Solariak abian jarri nahi dituen hiru azpiegitura hauek Erriberabeitian, Zigoitian, Zuian, Gasteizen eta Iruña Okan kokatzen dira. Guztira, 374,2 hektarea okupatuko lirateke, […]















