Cargando…
Mesa de la sequía

Aurrerapen zehatzik ez Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaian

Gaur goizean Nekazaritzaren eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da Lakuan Arantza Tapia sailburuak deituta eta bertan sektoreko ordezkariak izan dira. UAGAtik ingurumen-neurri asko hartu direla uste dugu, baina daukagun arazoa gaur eta orain ematen ari da eta honi heldu behar zaio. Nekazaritza eta abeltzaintza-sektoreak galera handiak izaten ari ditu eta hasiera batean ez da neurririk […]

UAGAk lehortearen eta uraren kanonaren egoerari heldu dio URArekin

Aste honetan UAGA URArekin (Uraren Euskal Agentzia) bildu egin da uraren inguruko sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiez jarduteko. Uraren kanonari dagokionez, UAGAk hasieratik eskatu du nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea zerga berri hori ordaintzetik erabat salbuestea. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzen dugu gai honi buruzko akordio batera iristeko, lehen sektorearen egoera dela eta. Izan ere, ekoizpen-kostuen […]

Ministro Kontseiluak lehortearen ondorioak arintzeko onartutako neurriak ez dira nahikoak

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea jasaten ari den lehortearen ondorioak arintzeko gobernuaren dekretua, ez da nahikoa azken hilabeteetako lehorteak eragindako ondorio larriei aurre egiteko. Gure kasuan, Euskadi lehortearen afekzio ertaineko eremutzat hartu da, eta beraz, laguntzaren %25 izango da gehienez. Horrela, abeltzaintzako laguntzak honela geratuko dira:  Esnetarako behiak: 15,15 €/animalia (61 €ren %25)  Haragitarako behiak: 39,25 […]

Logo Araba Bizirik

Gogoratu, larunbat honetan landa-ingurunearen industrializazio erasoa salatzeko manifestazioa

Larunbat honetan Gasteizen burutuko den manifestazioa gogorarazi nahi dizuegu, lurraren defentsan eta makropoiektu industrial eta energetikoen aurka. UAGAk bat egiten du mobilizazioarekin eta afiliatu guztiei parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Manifestazioa San Anton plazatik abiatuko da arratsaldeko 6etan. Agiria osorik hemen ikus dezakezu.

Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren itzulketa izapidetu dezakezu jada UAGAn

Datorren astean hasiko gara UAGAn nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzen. Zerga hori 2022ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoen arabera egiten da. Gainera, aurten Aldundiak elkarrekin izapidetuko du Gobernuak 2023an jarduera profesionaletarako luzatu zuen litroko 20 zentimoko laguntza. Eskaera egiteko datak honako hauek dira: UAGAren VITORIA-GASTEIZko bulegoan epea zabalik dago uztailaren 21era […]

Aplicación de fungicida

Dosi aldakorra tratamendu fungizidan, NEKADI GO proiektuaren proba pilotua

UAGAk gidatzen duen NEKADI-GO lankidetza-proiektuak doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzea du helburu. Honekin batera, proiektuak labore estentsiboetan lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko plataforma bat sortu nahi du. Aste honetan zerealen tratamendu fungizidaren dosifikazio aldakorrari buruzko proba pilotu bat egin dugu, produktu fitosanitarioen eta uraren erabilera optimizatzeko helburuarekin. Proba egiteko, tratamenduaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen duen preskripzio-mapa […]

vacas en primer plano

Nekazaritza Ministerioak abeltzaintzako ustiategien osasun-plan integralaren erregulazio berria onartu du

Nekazaritza Ministerioak ustiategiko albaitariaren figura definizioa garatzen duen  Errege Dekretu berria argitaratu du. Bertan, ustiategietako Osasun Plan Integralaren gutxieneko edukiaz gain, albaitariak egin beharreko gutxieneko bisita-kopurua jasotzen da. Arauak betebehar horietatik kanpo uzten ditu autokontsumorako abeltzaintzako ustiategiak edo tamaina txikikoak. +INFO GUSTAVO: 635 704 865

Logo de UAGA

Eusko Jaurlaritzarekin bilera baten zain lehorteaz hitz egiteko

UAGA Eusko Jaurlaritzarekin aldebiko bilera bat egiten saiatzen ari da lehortearen arazoari aurre egiteko, baina ezinezkoa da data bat adostea. Sindikatuak – datorren ostiralerako deitu den Lehortearen Mahaiaren aurretik – bilera bat egin nahi zuen egoerari aurre egiteko. Hainbat saiakera egin diren arren, ezin izan da datarik zehaztu, eta Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 15erako adostutako hitzordua […]

COAGek du Gobernuak onartutako lehortearen ondorioak arintzeko neurrien dekretua ez dela nahikoa

Zuzeneko laguntzen artean, abeltzaintzara bideratutakoak nabarmentzen dira, ekoizpen-kostuen igoera konpentsatzeko. Ezarritako laguntzat hauek dira: 100 € haragitarako behi bakoitzeko, 15 € haragitarako ardi eta ahuntz bakoitzeko, 40 € esnetarako behi bakoitzeko eta 10 € esnetarako ardi eta ahuntz bakoitzeko. Dirulaguntzak zuzenean ordainduko zaizkie Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen onuradun diren ustiategien titularrei. Gainera, dekretuak hainbat […]

Protesta ganadera

Abeltzaintzaren sektoreak otsoaren etengabeko erasoak salatzeko protestak egiten jarraitzen du: aste honetan Kuartangon eta Arespalditzan

Arabako abeltzaintzaren sektoreak otsoaren erasoei aurre egiten jarraitzen du egunero. Egoera gero eta jasangaitzagoa denez, sektorearekin zerikusia duten ekitaldietan protestei berriro ekitea erabaki da. Joan den igandean, Arkauteko abereen enkantea zela eta, Arabako abeltzainek protesta egin zuten ekitaldian bertan. Kartelen mezua hau izan zen: “Gobernu Zentralari, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari esker, goi genetikako abereak hazten […]

Logo Araba Bizirik

Maiatzaren 20an, Araba Bizirik-en manifestazioa, landa-ingurunearen industrializazio-erasoaldia salatzeko

Araba Bizirik-ek mobilizazio handi bat antolatu du maiatzaren 20rako Gasteizen, landa-ingurunearen eta naturagune publikoen industrializazio-erasoa salatzeko. UAGAk bat egiten du mobilizazio honekin eta afiliatu guztiak parte hartzera animatzen ditu. Ohar baten bidez, Araba Bizirik-ek energia, eraikuntza eta industriako enpresa handien kolonizazio-ziklo berri batean gaudela salatu du, Administrazio Publikoak bultzatuta dagoena eta lehen sektorea baztertzen duena. […]

UAGAk ibaien babes-zerrenda batzuk aldatzea lortu du alegazioak aurkeztu ondoren

NPB berria indarrean sartzearekin, ibaien ertzetan babesguneak sortzeari buruzko BCAM 4 betetzeko, gutxienez 5 metroko gunea errespetatu behar da ibaiekiko, ibai gisa ezarri diren kasuetan. UAGAk hainbat kasu berrikusteko eskatu zuen Astegi, Lopidana, Iurre eta Eskota eremuetan, ur-ibilguak edo ibaiak ez direlako. kasu horietako babesguneen aurkako alegazioak onartu egin dira, eta beraz, kendu egin dira […]