
Maiatzaren 20an, Araba Bizirik-en manifestazioa, landa-ingurunearen industrializazio-erasoaldia salatzeko
Araba Bizirik-ek mobilizazio handi bat antolatu du maiatzaren 20rako Gasteizen, landa-ingurunearen eta naturagune publikoen industrializazio-erasoa salatzeko.
UAGAk bat egiten du mobilizazio honekin eta afiliatu guztiak parte hartzera animatzen ditu.
Ohar baten bidez, Araba Bizirik-ek energia, eraikuntza eta industriako enpresa handien kolonizazio-ziklo berri batean gaudela salatu du, Administrazio Publikoak bultzatuta dagoena eta lehen sektorea baztertzen duena.
Era berean, natura-eremuen kudeaketa eskatzen da, haien etorkizuna bermatzeko eta nekazaritza-lana Administrazioaren aldetik duintzeko, balioa emateko eta eskala txikiko nekazaritza eta abeltzaintza-jarduerak babesteko. Izan ere, jarduera hauek elikadura-subiranotasuna eta gure etorkizuna bermatzeko oinarrizko elementuak dira.
Horregatik guztiagatik, deialdia zabaltzen dugu datorren larunbatean, maiatzaren 20an, San Anton plazatik abiatuko den manifestaziora joateko, lurraren alde eta Arabako zentzugabeko industrializazioaren aurka.
Agiria osorik hemen ikus dezakezu.