Cargando…
Protesta ganadera

Abeltzaintzaren sektoreak otsoaren etengabeko erasoak salatzeko protestak egiten jarraitzen du: aste honetan Kuartangon eta Arespalditzan

Arabako abeltzaintzaren sektoreak otsoaren erasoei aurre egiten jarraitzen du egunero. Egoera gero eta jasangaitzagoa denez, sektorearekin zerikusia duten ekitaldietan protestei berriro ekitea erabaki da.

Joan den igandean, Arkauteko abereen enkantea zela eta, Arabako abeltzainek protesta egin zuten ekitaldian bertan. Kartelen mezua hau izan zen: “Gobernu Zentralari, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari esker, goi genetikako abereak hazten ditugu otsoak elikatzeko”.

Datozen egunetan, Kuartangon igandean egingo den Perretxiko eta Terreña Behiaren Azokara eramango dute protesta. Maiatzaren 15ean, astelehena, Arespalditzako San Isidro Azokan egingo da.

UAGAk nekazaritza eta abeltzaintzako sektore osoa animatzen du deitutako protestekin bat egitera. Gogoratu otsoaren arazoak gero eta jende gehiagori eragiten diola eta sektore osoa zuzenean inplikatuta dagoela. Administrazioak abandonatuta sentitzen dira abeltzainak, orain arte erantzukizunak saihestu eta alternatiba bideragarririk eskaini ez dutelako.

Guztion artean lortuko dugu gizarteak eta erakundeek behingoz ulertzea abeltzaintza estentsiboa funtsezkoa dela gure lurraldearen etorkizun ekonomiko, sozial eta ingurumenerako.