Cargando…
viñas con cubierta vegetal en suelo

Landare-estalkiei buruzko prestakuntza-ekintzak, NPBren eko-erregimenen esparruan

Nekazaritza Ministerioak (MAPA) eta Lurzoru Biziak Kontserbatzeko Espainiako Elkarteak (AEACSV) hitzarmena sinatu dute lurzoruak kontserbatzeko prestakuntza-ekintzak garatzeko, NPB berriaren barruan. Azaroaren 21ean, “Estalkiak NPBren Eko-Erregimenen Esparruan” izeneko webinarra programatu da, dohainik inskribatzekoa. Bertan, kontserbazioko nekazaritza zer den ulertzeko eta landare-estalkiak zer diren, horiek egiteak zer dakarren eta Eko-Erregimenetan aurreikusitako estalkien edozein neurriri heldu ahal izateko […]

“Lautada Ekin Okiturri” nekazaritza eraldaketarako zentroaren inaugurazioa

Asteazkenean inauguratu zen ofizialki Lautada Landa Garapenerako Elkarteak Okiturri industrialdean eta Donemiliagako Udalaren jabetzako pabiloi batean egin duen nekazaritza-eraldaketarako zentroa. Inguruko nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuei eraldaketaren bidez balioa gehitu nahi dien ekimena da. Zentroak lau gune ditu: lekale-garbitzailea, olioa egiteko prentsatze-zentroa, ehotzeko eta irinak lortzeko gunea eta hegaztiak hiltzeko zentroa. Jarduera bakoitzaren esteketan, proiektu bakoitzaren inguruan […]

Lehortearen laguntzen ustiategi onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Aste honetan, Aldundiak lehorteagatik eta baldintza klimatikoengatik laguntzak jasoko dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratu du, urriaren amaieran laguntzen dekretuan jasotakoa. Laguntza jasoko duten ekoizpenen zerrenda esteka honetan ikus dezakezu. Datuekiko errore edo desadostasunik izanez gero, azaroaren 13ra arteko epea dago alegazioak egiteko, eta alegazioak dagokion BKEan aurkeztu daitezke. Interesdunak ez badu jakinarazpenik egiten, laguntza onartutzat […]

Playa de remolacha

Erremolatxaren sektorean kezka handia, azukre-ekoizpen eta -aberastasun eskasagatik

Erremolatxa entregatzeko kanpaina betean, sektorea kezkaz ikusten ari da lortzen ari den ekoizpen eskasa eta azukre-aberastasunaren emaitza urriak. Izan ere, azken 25 urteetako batez besteko baliorik baxuenak erregistratzen ari dira. Kezka handia dago, % 35etik gorako errendimendu-galerak espero baitira azken 4 urteekin alderatuta. Kanpaina honetan hainbat konplikazio izan dira laborantzan. Ereiten hasi aurretik, Ministerioak debekatu […]

Ministerioak lur-laginak hartuko ditu nekazaritza-lurzoruen karbono-edukia aztertzeko

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak estatuko nekazaritza-lurzoruetako karbono-edukia aztertuko du, haien bahiketa-ahalmena zehazteko, eta kredituak ziurtatzeko etorkizuneko sistemaren oinarriak ezarriko ditu. Sistema horren legedi berria Europako Batzordeak aurkeztu du. Lana hauek 2024ko martxora arte iraungo dute lehenengo fasean. Proiektua Nekazaritza Politika Bateratu berriaren (NPB) aplikazioaren emaitzak ebaluatzeko lanen barruan kokatzen da. Estatuko Laborantza Gainazalei eta […]

Azaroaren 15ean, Arabako Lautadako Nekazaritza Eraldaketarako Zentroaren inaugurazioa

Datorren asteazkenean, azaroaren 15ean, ADR Lautadak LAUTADA Ekin OKITURRI Nekazaritzako Elikagaien Eraldaketarako Zentroa aurkeztuko du. Nekazaritzako eraldaketarako lau gune desberdin dituen proiektua da, lekaleen garbitze gunea, olioa egiteko prentsatze-zentro bat, ehotzeko eta irinak lortzeko gune bat eta hegaztiak hiltzeko zentro bat. Goizeko 10etan hasiko den inaugurazio egunean, instalazioak bisitatu eta produktu dastaketa egingo da. Programa […]

ccereal afectado por pedrisco

Belarki- eta mahasti-aseguruak kontratatzeko epea zabalik abenduaren 19ra arte

Dagoeneko AGAren bulegoetatik pasa zaitezke neguko zerealen asegurua kontratatzeko. Azaroaren 15a baino lehen kontratatuz gero, % 5eko hobaria izango duzu. Gainera, apiriletik aurrera gainprezioaren poliza osagarria izango dugu. Belar estentsiboen aseguruen informazio-liburuxka hemen kontsulta dezakezu. +INFO: EDURNE 688 661 040 / MONTSE 606 772 485 Mahasti-asegurua kontratatzeko epea ere zabalik dago. AGAk Gasteizen edo Guardian […]

Nogal

Fruta-arbolentzako eta oskoldun fruituentzako laguntzak jaso dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratu du Ministerioak

Joan den maiatzean, Estatuko Gobernuak Lege Dekretu bat onartu zuen, nekazaritzaren eta ura arloan premiazko neurriak hartzeko, lehorteari eta Ukrainako gerraren eta baldintza klimatologikoen ondorioz lehen sektorearen baldintzak larriagotzeari erantzuteko. Sektore onuradunetako bat fruta-arbolena eta oskoldun fruituena izan zen eta ofizioz emandako zuzeneko laguntzak bideratu ziren, 2023ko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) kanpainan zuzeneko laguntzak jaso […]

Lehorte eta tenperatura altuen inguruko laguntzak onartu dira

Arabako Foru Aldundiak, azkenik, uda baino lehen hitzemandako laguntzen dekretua onartu du, lehorteak eta tenperatura altuek kanpaina honetako uztan eragin duten ondorio eta kalteak arintzeko. 1go lerroa. Arabako Haranak eskualdea: Iruña Oka, Armiñón, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Berantevilla, Gaubea-Valdegovia, Kuartango, Lantaron, Añana eta Zanbrana Zerealak 105 €/ha onargarria Koltza / Belardi artifiziala 90 €/ha onargarria Ale proteaginosoak […]

viña ecológica

Mahastizaintza eta ardogintza sektorerako aparteko laguntzen ustiategi onuradunen zerrenda argitaratu da

Eusko Jaurlaritzak urriaren hasierako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako aparteko laguntzak jaso dituzten ustiategien zerrenda gaur argitaratu du. Ustiategi onuradunek 10 egun baliodun dituzte alegazioak edo erreklamazioak egiteko, baldin eta datuetan eta hektareatan akatsen bat dagoela uste badute. Jakinarazpenik egin ezean, laguntza onartu egin dela ulertuko da. Zerrenda ikusi eta zure datuak zuzenak diren egiaztatzeko hemen […]

remolacha azucarera

UAGAko erremolatxaren kolektiboak urteko batzarra egin du uzta hasi aurretik

UAGAko erremolatxaren kolektiboak urteko batzarra egin du uzta-kanpaina hasi aurretik. Kanpainaren aurreikuspenak eta kolektiboaren datu garrantzitsuenak azaldu dira. Honekin batera, azukrearen prezioak Europan izan duen bilakaerari buruzko datuak, araudiaren inguruko gaiak eta laguntzen ingurukoak ere partekatu dira. Laborantzari dagokionez, urte zaila izan da. NNIak hazietan erabiltzea debekatu da, harri-jasa larria egon da, lehortea eta tenperatura […]

Kontseilu Arautzaileak Errioxako JDKan datozen hiru urteetarako mahasti-sail berriak geldiarazi ditu

Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak 2024., 2025. eta 2026. urteetarako landare-masaren hazkundea gelditzea berretsi du. Hori izan zen martxoan adostutako neurrietako bat, sektoreko eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekari aurre egiteko. Era berean, Nekazaritza Ministerioak baimena eman zuen ofizialki landare-masa handitzeko beste bide batzuk eragozteko, erauzitako mahastiak Izendapenetik kanpo landatzeko eskubideen sarrera eta bihurketa mugatzean. Landaketa berriei […]

UAGAk COAGek AICArekin egindako bileran parte hartu du, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean elikadura-kateari buruzko Legearen aplikazioa aztertzeko

UAGAk COAGek mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean Elikadura Katearen Legea (LCA) aplikatzeari buruz antolatu duen bileran parte hartu du, AICAren Zuzendaritzarekin (Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentzia) batera. Bilera honetan sektorearen kezka ezberdinak adierazi dira: legea betetzea, Administrazioak egiten duen kontrolak, egiaztapenak eta ikuskapenak, ekoizleek prezioak ekoizpen-kostuen gainetik jaso ditzaten. Gai garrantzitsuak landu dira, hala nola atzeraeragina […]

LEKALEAK berrikuntza proiektuaren proba pilotuak aurrera doaz

LEKALEAK proiektuak Euskadiko lekaleen erabilera eta ekoizpen-orientazioa dibertsifikatu nahi ditu, bertako landare-proteina iturri gisa plant-based produktu berrietan osagai gisa erabiltzeko irinak lortuz. Horrela, landare-jatorriko proteina-iturriak erabiltzeko eskaerari erantzun nahi zaio. Koordinazio-bilera bat egin da eta bertan, ekoizpen-azterketan egindako aurrerapenak eta landu beharreko barietate onenak hautatzeko saiakuntzak aurkeztu dira, bai eta plant-based (landare-lehengaiak dituzten elikagaiak) elikagaien […]

Datagri jardunaldietan izen-ematea zabalik dago, Logroñon azaroaren 15 eta 16an

DATAGRI Foroaren VI. edizioak, nekazaritzako elikagaien sektoreko eraldaketa digitalari buruzko Europako hegoaldeko erreferentziazko ekitaldiak, agrotech munduko 1.500 profesional baino gehiago bilduko ditu azaroaren 15ean eta 16an Logroñon, nazioarteko joera nagusiak aztertzeko. Aurten Foroa bi zatitan banatuko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Lehenengo egunean, “Fórum Day”, Logroñoko Riojaforumean izango da eta nazioartean erreferentzia diren 40 […]