Cargando…

UAGA buru duen Rotagro proiektuaren emaitzak astelehenean aurkeztuko dira

UAGAk azken bi urteetan ROTAGRO izeneko berrikuntza-proiektuan lan egin du. Proiektu honen helburua Arabako ustiategietan laborantza-txandakatzeak zabaltzea izan da, ustiategien potentzial osoa aprobetxatzen duten balio erantsiko laboreak sartuz. Honetarako, gizarte mailan, agronomikoan eta sukaldaritzan  duten potentziala balioztatu da, NPBren (Nekazaritza Politika Bateratua) erronka berriak eta merkatuaren eskaria kontutan hartuta.

Labore jakin batzuk ezartzeko proba pilotuak egin dira eta beraien ezaugarri organoleptikoak eta sukaldaritzarako interesa aztertu dira BCC Innovationen eskutik, Basque Culinary Centerren gastronomia-zentro teknologikoa. Besteak beste, kalabaza barietate ezberdinak, mahaiko erremolatxa, giza kontsumorako soja eta boniatoa aztertu dira.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 22an, proeiktuaren emaitzak ezagutarazteko jardunaldia egingo da. Bertan, aztertutako laboreen teknika agronomikoak azalduko dira aurkezpen labur baten bitartez eta lortutako produktuen sukaldaritza-aplikazioen erakustaldia egingo da. Jardunaldia irekia da eta interesa duten nekazariek parte har dezakete.

UAGAk gidatutako proiektuan NEIKER -Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea-; AGA S. Coop.; BCC Innovation eta AMA Jatetxea (Javier Rivero) ere izan dira. Proiektua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsekin batera finantzatu da: Europak landa-eremuetan inbertitzen du (2014-2020 LGP).

 

ROTAGRO JARDUNALDIA: Balio agronomiko eta sozial erantsia duten laboreekin dibertsifikazioa

  • Data: 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena
  • Lekua: AMA jatetxea (Martin Jose Iraola Hiribidea, 4, 20400 Tolosa)
  • Ordua: 13:00etan, ordu bete inguruko iraupenarekin.

Programa

  • 13:00etan. Jardunaldi irekiera eta proiektuaren helburuak eta egindako lanen azalpena.
    (Edurne Basterra, UAGAko lehendakariaren eskutik)
  • 13:15ean. Aztertutako labore alternatiboen emaitza agronomikoak aurkezpen labur batean (Roberto Ruiz de Gordoa, AGA S. Coop.eko teknikaria eta Juan Bautista, Neikerreko ikertzailea)
  • 13:30ean. Lortutako produktuen sukaldaritza-aplikazioak (Fernando Palacio, BCC Innovationeko sukaldari ikertzailea eta Javier Rivero, AMA jatetxeko sukaldaria)