Cargando…

Rotagro proiektua: Arabak ahalmena du sukaldaritzako balio handiko laboreak modu estentsiboan ekoizteko

Urtarrilaren 22an, astelehena, azken bi urteetan UAGAk gidatu duen ROTAGRO berrikuntza proiektuaren emaitzak Tolosan aurkeztu ziren. Labore jakin batzuk ezartzeko proba pilotuak egin dira, eta ezaugarri organoleptikoengatik sukaldaritzarako duten interesaren arabera baloratu dira Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoa den BCC Innovationen eskutik.

Emaitzen aurkezpenean azaldu zen bezala, maila agronomikoan gari okingarriaren eta malutetarako eta esnetarako oloaren laboreen jarraipena egin da, boniato-laborearen erabilera aztertu da eta proba pilotuak egin dira hainbat kalabaza, mahaiko erremolatxa eta giza kontsumorako soja barietaterekin. Emaitzek erakusten dute Arabak ahalmena duela sukaldaritza-balio handiko labore horiek modu estentsiboan ekoizteko. Sojaren kasuan, Arabako ustiategien txandakatzean sartzeko interes handiena sortzen duenetako bat dela frogatu da, NPBren ingurumen-erronka berriak betetzen dituen laborea delako, laborearen maneiua gaur egungo babarrun-laboreen antzekoa izan daitekeelako eta sukaldaritza-balio handia duelako, baita aplikazio ugari ere.

Sukaldaritzan, proiektuan parte hartzen duten bazkideak produktu hauen ibilbide gastronomikoa aztertu dituzte. Horrela frogatu zen BCC Innovation-ek eta AMA jatetxeak postrea egiteko diseinatu zituzten sukaldaritza-proposamenetan. Alde batetik, hainbat erremolatxa-ehundura garatu ziren, azukrerik gehitu gabe. Bestalde, gatzatuaren izozkian zegoen esnearen ordez, keztatutako soja-gazta bat eskaini egin da.