Cargando…
Campo de colza

NPBren laguntzak eskatzeko epea zabalik apirilaren 30era arte

2024ko NPBn laguntzak eskatzeko epea otsailaren 1etik apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera bakarrak lur-aitorpenak eta zuzeneko laguntzen eta Landa Garapenerako Programaren (LGP) eskaerak jasotzen ditu.

Hona hemen aurtengo berrikuntza nagusiak:

• Honako baldintza-betebehar hauek sartuko dira indarrean:
– BCAM 2: Hezeguneak eta zohikaztegiak babestea.
– BCAM 7: Laborantza-lurren txandaketa eta dibertsifikazioa.
– BCAM 8: Azalera edo elementu ez-produktiboak.
– Baldintzazkotasun soziala.

• 2024ko kanpainan eskubide guztiak eskatuko dira. Ezingo dira txandakatu.
• Laboreak txandakatzeko eko-erregimena: 10 ha labore-lur baino gutxiago izatearen salbuespena ustiategi osoari dagokio, ez ekorregimenari.
• Laboreak txandakatzeko eko-erregimena: Sigpac sisteman 221ko eragina duten esparruak lehorreko lurretan edo lur ureztatuetan eko-erregimenean sar daitezke, eskatzaileak hala nahi badu.
• Artzaintzarako eko-erregimena: 10 km-tik beherako distantziara dauden esparruek lursail multzo bat osa dezakete, hauek kudeatzeko.
• BCAM 8 betetzeko, laborantza-lurren % 4an nitrogenoa finkatzeko landareak edo produktu fitosanitariorik gabeko laboreak landatzeko aukera, , azalera hori lugorrian utzi beharrean.

Aitorpena egiteko lekua Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa da, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da esteka honen bidez. Data eta ordua ere 945 18 18 76 telefonora deituz erreserbatu daitezke.

AFAren NPBri buruzko informazio-liburuxka esteka honetan kontsulta dezakezu.