Cargando…
uvas recién vendimiadas

UAGAk Errioxako JDKren ekoizpen-datuak aztertu ditu

Aste honetan UAGAko mahastizaintza- eta ardogintza-arloa sektorearentzat garrantzitsuak diren hainbat gai jorratzeko bildu da. 2023ko mahats-bilketa honen ekoizpen-datuak aztertu dira. JDK osoan 377 milioi kg mahats jaso (328 mahats tinta eta 49 mahats zuri) eta 260 milioi litro ardo ekoiztu dira. Arabako Errioxan, ekoizpen babesgarria 75,5 milioi kg-koa izan da; horietatik 7,2 mahats zuriari dagozkio […]

Finca de maíz

UAGAko artoaren kolektiboak uzta-kanpainaren osteko batzarra egin du

UAGAko arto-kolektiboan 7 nekazaritza-ustiategik eta 17 abeltzaintza-ustiategik hartu dute parte. Joan den urriaren 5ean amaitu zen irailaren hasieran hasitako arto-uztaren kanpaina. Klimatologiari esker, uzta baldintza onetan egin ahal izan da, oro har, baina uda osoko euri eskasak eta tenperatura altuek laborearen zikloa laburtzea eragin dute, landareen senezentzia eta lehortzea bizkortuz. Kolektiboak azken urteetan izan duen […]

placas solares

UAGAk nekazaritzako lur emankorra defendatzen jarraituko du Arabako eguzki-parkeen proposamen berrien aurrean

UAGAk alegazioak aurkeztu ditu Araban planteatutako bi parke fotovoltaiko berriri, bata Tuyon (Erriberagoitia) eta bestea Zalduondon (Arabako lautada). Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorra eta mota horretako proiektuek landa-ingurunean sortzen dituzten eraginak babestea eskatzen da. UAGAk euskal administrazioei eskatzen die nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lurzoru emankorrak babestea, energia-enpresek plaka fotovoltaikoko parke handiak jarri nahi dituztelako. Babes-mekanismoak jarri […]

Nekazaritza-sektoreak espekulazioaren eta enpresa fotovoltaikoen merkataritza-politika harrapariaren aurka borrokatzen jarraituko du

UAGAk elkarretaratzea egin du gaur goizean Solaria enpresaren aurrean, berari eta gure lurraldean jarduten ari diren beste enpresa fotovoltaikoei, pantaila-enpresei eta inbertsio-funtsei nekazaritza-sektorea ez dagoela salgai jakinarazteko. Azken hilabeteetan, enpresa hauek merkataritza-politika harraparia gauzatzen ari dira. Nekazaritzako lursailen jabeei presioa eta hertsapena egiten diete, beren finkak saldu edo alokatu ditzaten plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Gainera, diru-kopuru […]

placas solares

UAGAk Hirigintza Batzordean Arabarako proiektatutako energia berriztagarrien makroparken inguruan bere kezka berretsi du

Abenduaren 1ean, UAGAk Arabako Hirigintza Batzordearen bileran parte hartu zuen. Gaien artean, bilerak energia berriztagarriei buruzko hainbat proiektuen izapidetze-prozesua ezagutzeko balio izan zuen. Esaterako, Azazetakoa (eolikoa), Laminoriakoa (eolikoa eta fotovoltaikoa), Cantoblancokoa (eolikoa) eta Vitoria Solar 2koa (fotovoltaikoa). Proiektu hauen inguruko informazioak UAGAren kezka berretsi zuen, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorretan energia berriztagarrien makroproiektuak gaitzesteko […]

viña dañada por pedrisco

COAGek nekazaritza aseguruaren egitura erreformatzeko estatu itun bat proposatu du

Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) Espainiako nekazaritza-aseguruen sistemaren egiturazko erreforma eskatu du, klima-aldaketak nekazaritza-jardueran duen eraginaren aurrean. Hala jakinarazi die ENESAko (Agroseguro eta Konpentsazio Partzuergoa) arduradun nagusiei COAGen Madrilgo egoitzan izandako bileran. COAGek nekazaritzako asegurua unibertsala bihurtzeko proposamena aurkeztu du, honako ezaugarri hauekin: • Oinarrizko estaldura orokorra ziurtatzeko lotura edozein dirulaguntza publiko jasotzen duten […]

Ehiztariek eta UAGAk Aldundiari proposamen bat egin diote, ehiza larriko espezieek sektorean eragindako kalteei aurre egiteko

Euskadiko ehiza-ondare naturala babesteko elkartea (ARTIO), Araba Cazadores Gestión eta Arabako Nekazarien Elkartea (UAGA) eragileek plan bat aurkeztu zuten joan den asteko Ehiza Batzordean, ehiza larriko espezieek Arabako nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan eragindako kalteak konpontzen saiatzeko. Aldundiak plana baloratu eta horri buruzko erantzuna emango du. Proposamenean, UAGA arduratuko litzateke ezbeharraren parteak izapidetzeaz, eta Aldundiak kalteen peritazio […]

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen eskaera urtarrilaren 2ra arte aurkeztu daiteke

Eusko Jaurlaritzak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki dela argitaratu du, 2024ko urtarrilaren 2ra arte irekita egongo dena. Laguntza-kategoria hau Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialean (lehengo PASVE) sartuta dago. Ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastizaintzako ustiategiei zuzenduta dago, mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko eragiketak egin behar badituzte, ustiategien lehiakortasuna handitzeko, laborea klima-aldaketara egokitzeko edo ingurumenaren […]

COAGek kanpaina bat aurkeztu du ikastetxe eta institutuetan nekazaritzako elikagaien kulturari buruzko ikasgai bat sartzeko

Lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko gai-zerrendan nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko edukiak modu zabal eta objektiboagoan emateko COAGek proposamena aurkeztu du aste honetaneta UAGA bertan izan da. COAGek txosten sakon bat egin du, eta dagoeneko aurkeztu die talde politikoei eta ekimen honekin lotutako elkarte-sare osoari: ikasleen gurasoen elkarteak, irakasleak, nutrizionistak, elikadura-kateko erakunde profesionalak, pedagogoak, etab. Ministerio […]

Eskola-jantokien krisiaren aurrean, tokiko produktua

Azken egunotan hainbat ikastetxek salaketa ugari egin dituzte catering-enpresek beren jantokietan eskaintzen dituzten menuen kalitate txarraren inguruan. Kostu txikia saritzen duten lizitazio publikoen ondorioz, horrelako egoerak gertatzen dira. UAGAren ustez, administrazioak kudeatzen dituen lehiaketa publiko horiek beste irizpide batzuk izan beharko lituzkete kontuan, hala nola tokiko produktua erabiltzea menuak egiteko. Irizpide horiek aldatzeko eta gure […]

Europar Batasunak beste hamar urtez berritu du glifosatoaren erabilera baimena

Europako Batzordeak azaroaren 16an iragarri zuen Europar Batasunean glifosatoaren baimena 10 urterako berritzeko asmoa. Kontutan hartu behar da 2023ko abenduaren 15ean amaituko zela herbizida horren erabilera onartzeko egungo epea. Batzordeak berritzeko erabakia hartu du, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) egindako segurtasun-ebaluazioetan oinarrituta. Estatu kideak glifosatoa duten produktu fitosanitarioen baimen […]

Gaztela eta Leongo lehorte-ezbeharrengatiko kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarriaren onuradunen zerrenda argitaratu da

Gaztela eta Leongo Aldizkari Ofizialak (BOCYL) aste honetan argitaratu du Agroseguro erakundeak lehorte-ezbeharrengatik Gaztela eta Leongo nekazaritza-ustiategietako titularrei ordaindutako kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarria ematea xedatzen duen iragarkia, belarki- eta bazka-laboreen lehorte-estaldura duten aseguru-polizekin eta 2022ko planeko larre-galeren konpentsazio-aseguruarekin. Laguntza Agroseguroko lehortearen kalte-ordainaren osagarri bat da. Beraz, Agroseguroren aldetik kontzeptu hauengatik kalte-ordainik jaso baduzu, erantsitako zerrendan […]

Parque fotovoltaico

UAGAk enpresa fotovoltaikoek sektoreari egindako jazarpena salatu du 

UAGAk nekazarien aldetik egonezina eta kezka ugari jaso ditu egunotan enpresa fotovoltaikoen ordezkariek egiten ari diren etengabeko jazarpenagatik. Izan ere, beren proiektuetarako lursailak saldu edo alokatzeko nekazariak hertsatzen dituzte. Dirudienez, enpresa horietako komertzialak nekazarien etxean aurkezten dira, baita gauez ere, eta presioa egiten dute eguzki-plakak jartzeko lursailak saldu edo alokatzeko. Gezurrekin ere argudiatzen dute, bizilagunek […]

Eraldaketa digitala nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, Datagri Foroaren helburua  

Aste honetan DATAGRI Foroaren VI. edizioa izan da Logroñon, eta bertara joan gara UAGAtik, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen eraldaketa digitalaren azken joerak eta berrikuntzak ezagutzera. Nekazaritza-sektoreko 1.500 profesional inguruk hartu dute parte edizio honetan, eta, aurreko urteetan bezala, COAGek antolatu du, beste eragile batzuekin batera. Lehen jardunaldian, hitzaldi eta mahai inguruetan adimen artifizialaren eta digitalizazioaren integrazioari […]

LEGUMBRE

Azaroak 23, lekaleen orientazioa dibertsifikatzeari buruzko LEKALEAK proiektuaren jardunaldia

LEKALEAK proiektuaren helburua Euskadiko lekaleen erabilera eta ekoizpen-orientazioa dibertsifikatzea da. Horretarako, Arabako lekale-irinak lortu dira landare-proteinaren iturri gisa plant based produktu berrietan osagai bezala erabiltzeko. Honekin, landare-jatorriko proteina-iturriaren kontsumitzaileen eskaerari erantzun nahi zaio. Dibulgazio-jardunaldi bat egingo da lekale-irinen lorpenaren emaitzak, plant-based elikagaien merkatuaren joeren analisia eta egindako landare-hanburgesen prototipoak erakusteko. Jardunaldia azaroaren 23an, osteguna, izango […]