Cargando…
Logo formación de HAZI 2023

Azaroaren 29an, beirazko ontzi berrerabilgarrien SIRAPei buruzko betebeharrei buruzko ikastaroa

Iaz, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 1055/2022 Errege Dekretua onartu zen. Dekretu horrek inflexio-puntu bat adierazten du hondakinen kudeaketan, eta erantzukizunak eta betebeharrak dakarzkie ontzi-hondakinak sortzen dituzten enpresei. Erantzukizun horiek taldeka (SCRAP) edo banaka (SIRAP: Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Banakako Sistema) har daitezke. SIRAP ekoizle batek ontzi-hondakinak kudeatzeko dituen betebeharrak banaka betetzeko sortzen den administrazio-erakundea da. Hazik […]

Abenduaren 7a, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia

Slow Food Arabak, abenduaren 10ean ospatzen den “Terra Madre Day” ren baitan, mahastizaintza birsortzailearen inguruko jardunaldia antolatu du Guardian. Lurzoruak eta komunitatea birsortzen elikagaiak ekoiztea posible dela erakusten duten esperientzia arrakastatsuak azalduko dira. Sergio Nicolau mahastizain eta dibulgatzaileak emango du hitzaldi nagusia. Nekazaritza Birsortzaileak landareen eta lurzoruaren osasuna handitzea du helburu, ekosistema osoarekin sistema holistiko […]

Ordenador y móvil encima de una mesa

Abenduaren 12a, Nekazaritza Ustiategietako Fiskalitate Ikastaroa

UAGAk nekazaritzako ustiategietako fiskalitateari buruzko ikastaroa antolatu du. Nekazaritza-ustiategien eredu ezberdinak kontuan hartuta (pertsona fisikoak, titulartasun partekatuko erakundeak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, kooperatiba-sozietateak, sozietate mugatuak), ustiategi bakoitzaren zerga-betebehar guztiak berrikusiko dira. Gainera, zerga-betebehar mota bakoitzeko aurkezteko modua, dauden ereduak, aurkezpen-datak eta zerga horietako bakoitza likidatzeko moduaren adibide argi eta errazak emango dira. Ikastaroa abenduaren 12an, asteartean, […]

Eraldaketa digitala nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, Datagri Foroaren helburua  

Aste honetan DATAGRI Foroaren VI. edizioa izan da Logroñon, eta bertara joan gara UAGAtik, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen eraldaketa digitalaren azken joerak eta berrikuntzak ezagutzera. Nekazaritza-sektoreko 1.500 profesional inguruk hartu dute parte edizio honetan, eta, aurreko urteetan bezala, COAGek antolatu du, beste eragile batzuekin batera. Lehen jardunaldian, hitzaldi eta mahai inguruetan adimen artifizialaren eta digitalizazioaren integrazioari […]

viñas con cubierta vegetal en suelo

Landare-estalkiei buruzko prestakuntza-ekintzak, NPBren eko-erregimenen esparruan

Nekazaritza Ministerioak (MAPA) eta Lurzoru Biziak Kontserbatzeko Espainiako Elkarteak (AEACSV) hitzarmena sinatu dute lurzoruak kontserbatzeko prestakuntza-ekintzak garatzeko, NPB berriaren barruan. Azaroaren 21ean, “Estalkiak NPBren Eko-Erregimenen Esparruan” izeneko webinarra programatu da, dohainik inskribatzekoa. Bertan, kontserbazioko nekazaritza zer den ulertzeko eta landare-estalkiak zer diren, horiek egiteak zer dakarren eta Eko-Erregimenetan aurreikusitako estalkien edozein neurriri heldu ahal izateko […]

Logo formación de HAZI 2023

Esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa

Hazik esnekien dibertsifikazioari buruzko ikastaroa antolatu du azaroaren 20tik 23ra. Ikastaroa Markina-Xemeingo Esneki zentroan emango da, 9:00etatik 15:00etara. Prestakuntzak zati teoriko bat izango du, eta bertan, besteak beste, gazta eta esneki mota nagusiak egiteko prozesuak jorratuko dira. Horrez gain, gazta urdina, pasta prentsatuko gazta, koagulazio laktikoko gaztak (freskoak eta afinatuak) eta jogurta egiteko saio praktikoak […]

pastores jóvenes

Ekintzaileentzako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten nekazaritza eta elikagaien enpresentzako laguntzak

Hazik jakinarazi du abian jarri dela ekintzaileei zuzendutako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten Euskadiko nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza-programa. Helburua balio-katearen eta horrek ekintzailetzarako eskaintzen dituen aukeren berri izatea eta nekazaritza sektorera eta enpresetara hurbiltzea da. Egonaldiaren gehienezko epea 89 egunekoa izan daiteke. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko gehienekoa 7.000 €koa […]

Cultivos hortícolas en invernadero

Azaroak 20, birsortzeko baratzezaintza-tailerra (neguko laboreak)

Gasteizko Udalak, Basaldearekin batera, baratzezaintza birsortzaileari buruzko ikastaroa antolatu du datorren azaroaren 20rako. Metodo biointentsiboaren gakoak eta neguko laboreen plangintza ezagutzea, baita adbentiziak kontrolatzeko, laboreak babesteko, neguko hazitegia egiteko eta abarrerako teknika batzuk ere, taillerraren elburuak dira. Goizez, zati teoriko bat egingo da eta arratsaldez, saioa praktikoa izango da, Basaldea Enpresa Zentroko Erakustokian. Ikastarorako izen-ematea […]

Gasteizko Udalaren Elikadura Topaketa Zibikoa urriaren 17tik 21era

Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Zentroak (CEA) urteroko Elikadura Topaketa Zibikoa antolatu du urriaren 17tik 21era, hainbat hitzaldi eta bisitarekin: • Asteartea 17: Baratzezaintza ekologikoaren bideragarritasunari buruzko DUINA azterlanaren aurkezpena, Biolur eta Bionekazaritzak aurkeztuta. • Asteazkena 18: Lehen sektoreko ekintzailetzari buruzko jardunaldia, ekoizleen eskutik. • Osteguna 19: “Hazien liburutegia” ekimenaren aurkezpena Aragoiko eta Euskadiko Hazien Sareek […]

productos fitosanitarios

Urriaren 2an eta 3an, fitosanitarioak aplikatzeko karneta kualifikatua berritzeko ikastaroa

Hazik fitosanitarioak aplikatzeko maila kualifikatuko txartela berritzeko ikastaro bat antolatu du. Bertan, produktu fitosanitarioei buruzko oinarrizko ezagutzak eguneratuko dira, baita aplikatzailearentzat, publikoarentzat eta ingurumenaren osasunerako gaizki egiten diren aplikazioen arriskuak azaltzeko ere. Ikastaro hau urriaren 2an eta 3an izango da, 15:30etatik 19:30etara, Arkauteko egoitzan. Izena emateko esteka honen bidez egin dezakezu.

Imagen campaña de Gaztenek

Urriaren 4an, nekazaritza-sektorean ekintzailetza-ikastaroa

Lehen sektorearen etorkizuneko erronketako bat gazteak sektorean sartzea eta jardueraren profesionalizazioa eta kualifikazioa dira. Helburu horrekin, Hazik ekintzailetza-ikastaro bat programatu du nekazaritza-sektorean, Gazteneken laguntzak jasotzeko oinarri izan daitekeena. 148 orduko prestakuntza hau aurrez aurrekoa, online klaseen eta bisita teknikoen bidez planteatzen da. Sektorean ekiteko hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola enpresa-proiektua, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, elikaduraren balio-katearen […]

tractor

ADR Lautadak nekazaritza birsortzaileari buruzko mintegiak antolatu ditu

Lautadako Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritza birsortzaileari buruzko hainbat mintegi antolatu ditu ekainean eta baita urteko azken hiruhilekoan ere. Nekazaritza birsortzaileak proposatzen dituen teknikak hurbiltzea eta agroekologiarako trantsizioak sustatzen laguntzea du helburu. Besteak beste, diseinu hidrologikoa, ongarritzea, laboreen txandakatzearen diseinua eta merkaturatzea landuko dira. Mintegi guztiak hemen kontsulta ditzakezu. Izen-ematea lautadalge@gmail.com helbidean edo 672 403 092 […]

caballos

Diputación organiza unas jornadas informativas sobre las ayudas agroambientales

La Diputación Foral de Álava ha programado una serie de jornadas informativas para dar a conocer las nuevas ayudas agroambientales para el periodo de 2023 a 2027. Se realizarán las siguientes jornadas por comarcas y por línea de ayuda: Cultivos Sostenibles (Cultivos Extensivos) Miércoles 19 de abril, a las 12:00 en Rivabellosa (Centro Sociocultural de […]

cuadra vacas de leche

4 de mayo, jornada on line sobre higiene y bioseguridad en las explotaciones ganaderas

La Dirección General de Desarrollo Rural, Innovación y Formación Agroalimentaria ha organizado un curso sobre higiene y bioseguridad en las explotaciones ganaderas. El objetivo de la jornada es fortalecer la formación en los principios de higiene y bioseguridad aplicados a la explotación ganadera, que tengan una repercusión positiva en la reducción del uso de antibióticos en […]