Cargando…
Cultivos hortícolas en invernadero

Azaroak 20, birsortzeko baratzezaintza-tailerra (neguko laboreak)

Gasteizko Udalak, Basaldearekin batera, baratzezaintza birsortzaileari buruzko ikastaroa antolatu du datorren azaroaren 20rako.

Metodo biointentsiboaren gakoak eta neguko laboreen plangintza ezagutzea, baita adbentiziak kontrolatzeko, laboreak babesteko, neguko hazitegia egiteko eta abarrerako teknika batzuk ere, taillerraren elburuak dira. Goizez, zati teoriko bat egingo da eta arratsaldez, saioa praktikoa izango da, Basaldea Enpresa Zentroko Erakustokian.

Ikastarorako izen-ematea azaroaren 12an amaituko da. Informazio guztia esteka honetan daukazu.