Otsoaren babesa murriztea proposatu du Bruselak
Aste honetan, Europako Batzordeak otsoaren babes-estatusa aldatzea proposatu die estatu kideei, «erabat babestuta» egotetik «babestuta» egotera pasatzeko, eta bere esparru juridikoa eguneratzea, otsoen populazioaren kudeaketan malgutasun handiagoa sartzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da Bernako Hitzarmenera aldatzea. EBko estatu kide guztiek duten nazioarteko tratatu bat da, Europako basafauna eta flora eta habitat naturalak kontserbatzeari buruzkoa. 1979an egin […]















