Cargando…
placas solares

UAGAk Hirigintza Batzordean Arabarako proiektatutako energia berriztagarrien makroparken inguruan bere kezka berretsi du

Abenduaren 1ean, UAGAk Arabako Hirigintza Batzordearen bileran parte hartu zuen. Gaien artean, bilerak energia berriztagarriei buruzko hainbat proiektuen izapidetze-prozesua ezagutzeko balio izan zuen. Esaterako, Azazetakoa (eolikoa), Laminoriakoa (eolikoa eta fotovoltaikoa), Cantoblancokoa (eolikoa) eta Vitoria Solar 2koa (fotovoltaikoa).

Proiektu hauen inguruko informazioak UAGAren kezka berretsi zuen, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorretan energia berriztagarrien makroproiektuak gaitzesteko aprobetxatu zuen. Gainera, enpresa fotovoltaikoetako ordezkariek egiten duten etengabeko jazarpena salatu zuten, beren proiektuetarako finkak saldu edo alokatzeko helburuarekin.