UAGAk Agroecofeminismoari buruzko prestakuntza batean parte hartu du, CERESek antolatua
Joan den azaroaren 24an amaitu zen UAGAn CERES Konfederazioak antolatutako agroekofeminismoaren prestakuntza. Bertan, landa eta nekazaritza munduarekin lotutako hainbat afiliatu eta pertsona bildu ziren.
Ikastaroa udan hasi zen, online, eta, amaitzeko, aurrez aurreko jardunaldi bat egin zen, landa-ingurunean emakumeen aurkako genero-indarkeria aztertzeko Amets Ladislao Etxaldeko Emakumeak elkarteko ekintzailearen eskutik. Manuela Ramos Fraile berdintasun-teknikariak nekazaritza-ereduetako produktibismoaren aurrean balio ekofeministei buruz hausnartzeko dinamikak garatu zituen, baita gizon eta emakumeen sozializazio desberdineko eta gure nortasunaren eraikuntza sozialeko tailerrak ere. Azkenik, Celia Parcero bitartekaritzan aditua negoziaziorako eta komunikazio asertiborako dinamikez arduratu zen.
Jardunaldian parte hartu zutenen balorazioa positiboa izan da. UAGAtik afiliatuak formakuntzan eta sozializazioan jarraitzera gonbidatzen ditugu, aldaketa-sare bat sortzeko eta ehuntzen jarraitzeko.