Cargando…

Gasteizko Udalak ekoizpen birsortzaileari buruzko ikastaro bat antolatu du, urtebeteko mentorizazioari aukera emango diona proiektu produktibo bat testatzeko

Gasteizko Udalak CROPS4LIFE proiektuan parte hartzen du. Proiektu honen helburua elikagai freskoen tokiko ekoizpena handitzea da, birsortze-nekazaritzan oinarritutako eskulanen bidez, eta elikagai horiek tokian bertan kontsumitzen, sektoreko karbono-aztarna murriztuz eta nekazaritza-ekosistemei lotutako lurzoruaren osasuna eta biodibertsitatea hobetuz.

Esparru horretan, “ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako 6 ekoizpen eredu birsortzaileri” buruzko ikastaro bat antolatu du, nekazaritzan profesionalki aritu nahi duten pertsonentzat. Ikastaroak prestakuntza-ibilbide progresibo bat eskaintzen du, Vitoria-Gasteizko udalerrian nekazaritza-testak egiteko gune batean sartzeko aukera emango duena. Horretarako, urtebeteko mentorizazioa izango du, ikasturtean zehar ikasitako maneiu batean edo batzuetan berezko ekoizpen-proiektu bat probatzeko, eta aholkularitzako beste urte bat. Bi urte horietan, ALEKO nekazaritza-testaren gunean bertan (Basaldean eta Monasteriogurenen) lursailak eskuragarri egongo dira.

Ikastaroa otsailetik uztailera egingo da eta izena emateko epea urtarrilaren 9an amaituko da. Informazioa kontsultatu eta hemen eman dezakezu izena.