Cargando…

COAGek kanpaina bat aurkeztu du ikastetxe eta institutuetan nekazaritzako elikagaien kulturari buruzko ikasgai bat sartzeko

Lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko gai-zerrendan nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko edukiak modu zabal eta objektiboagoan emateko COAGek proposamena aurkeztu du aste honetaneta UAGA bertan izan da.

COAGek txosten sakon bat egin du, eta dagoeneko aurkeztu die talde politikoei eta ekimen honekin lotutako elkarte-sare osoari: ikasleen gurasoen elkarteak, irakasleak, nutrizionistak, elikadura-kateko erakunde profesionalak, pedagogoak, etab. Ministerio ezberdinei ere aurkeztuko zaio: Hezkuntza, Nekazaritza, Osasuna eta Gizarte Eskubideak, Kontsumoa eta Agenda 2030 ko ministerioei, besteak beste. Honekin batera, sinadurak biltzeko kanpaina bat abiarazi da.

COAGek espero du azterketa baliagarria izatea gizarte zibiletik eragin politikoko kanpaina bat egitearen garrantzia eta beharra justifikatzeko, eta derrigorrezko hezkuntzak belaunaldi berriei prestakuntza askoz sakonagoa eta zabalagoa eskaintzea eskatzen du, hezkuntza-maila guztietan, elikadurak osasunaren, ekonomiaren eta gizartearen alderdietan duen garrantzia azaltzeko.

Kanpainaren txosten informatiboa eta bideoa hemen ikus ditzakezu.