Cargando…

Lehen sektorearen mobilizazio historikoa Araban

Arabako lehen sektoreak bere indarra eta aurrera egiteko gogoa erakutsi du egunotan. Mobilizazio historikoak bizitzen ari gara, orain dela asko eman ez direnak. Nekazariek eta abeltzainek protestekin bat egiteko deiari erantzun diote, helburu bakar batekin: gure lanetik bizitzen jarraitu ahal izatea. Asteartean 500 traktore inguru atera ziren lurraldeko bazter guztietatik Gasteizera iristeko. Jundizen lehen geldialdia […]

Aldundiarekin hartutako konpromisoak

UAGA Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezekin eta Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Inguruneko diputatu Amaia Barredorekin bildu da gaur, sektorearen aldarrikapenei heltzeko. Bilera ona izan da, Administrazioak konpromiso irmoak hartzea lortu baitu. UAGAk badaki lortutakoa ez dela nahikoa eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Horregatik, akordio hauek eta beste administrazio batzuekin lortu daitezkeenak betetzen direla bermatzen […]

ESKERRIK ASKO!!!

UAGAtik eskerrak eman nahi dizkiegu egunotan mobilizazioetan parte hartu duten nekazari eta abeltzain guztiei. Protesta historikoa izan da, partaidetza jendetsua izan da, lehen sektoreak zeresan handia duela eta gizarteari egiten dion ekarpena erakutsiz. Eskerrak eman nahi dizkiegu traktoreak txaloka hartu zituzten herritarrei. Gure lanetik bizi nahi dugula aldarrikatzen jarraituko dugu, bai bulegoetan eta baita kaleetan […]

UAGAk deitutako mobilizazioen lehen egunak arrakasta handia izan du

Bostehun bat traktore batu dira gaur UAGAk deitutako mobilizazioan. Erabateko arrakasta izan du parte-hartzean, eta horrek Arabako eta Trebiñuko lehen sektoreak bizi duen etengabeko krisi-egoeraren aurrean nazkatuta dagoela erakusten du. Mobilizazioek bihar jarraituko dute, Buesa Arenatik abiatu eta eguerdian Eusko Jaurlaritzaren ateen aurrean iritsiko den traktore-deialdiarekin. Funtsean lehen sektoreak gauza bat eskatzen du: bere lanetik […]

Zergatik egingo dira mobilizazioak?

Estas son algunas de nuestras reivindicaciones: Reclamamos una flexibilización y simplificación de la actual PAC. La excesiva burocracia está suponiendo unos costes inasumibles para los agricultores y ganaderos profesionales y no posibilitan cumplir los objetivos en materia medioambiental. Pedimos también la modificación y ampliación de la Ley de la Cadena Alimentaria para prohibir las prácticas […]

Lobo Ibérico

UAGAk Otsoaren Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzordean parte hartu du

Aste honetan, Otsoaren Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzordeak bilera bat egin du, 2019tik biltzen ez zena. Batzorde hau Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunea Sailak, elkarte ekologistek, EHUk, ABEREk eta UAGAk osatzen dute. Saioa basafaunaren kalte-ordainei buruzko dekretuaren zirriborro berria aurkeztean zentratu zen. Zirriborro horretan, printzipioz, erasoen ondorioz hildako animalien zenbatekoaren eguneratzeaz gain, beste […]

recogiendo olivas

Arabako Errioxako oliba uztan 650.000 kg ehotu dira eta kopuru hau oraindik baxua da kanpaina arrunt baterako

Arabako Errioxako oliba kanpaina 2022ko emaitza hobeekin amaitu da, baina oraindik kopuruak baxuak dira. 2022ko kanpaina historikoa izan zen oliba ekoizpen eskasagatik, non %60 olio gutxiagoekoiztu zen. Emaitzak zertxobait hobetu dira 2023an. Aurten 650.000 kilo ehotu dira APRORAko almazaretan. Erreferentzia gisa 2021ean ehotutako 875.000 kg oliba hartzen baditugu, %25eko jaitsiera egon da. Jaitsiera hau handiagoa […]

Baratzezaintza biointentsiboko jardunaldia Antoñanan

Otsailaren 19an, astelehena, baratzezaintza biointentsiboaren sistema ezagutarazteko jardunaldia antolatu da Arabako Mendialdean. Metodo honetan aspalditik lanean ari diren Soilik kooperatibako  kideek emango dute ikastaroa, eta sistemaren gako teorikoak zein praktikoak ezagutaraziko dira. Jardunaldia Antoñanan izango da, arratsaldeko 4etatik 7etara. Izena esteka honen bidez eman dezakezu.

Euskal elikagaien behatokiak esnearen sektorearen bilakaera aztertu du

Behatokiak, Eusko Jaurlaritzak hilero egiten duen Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko koiuntura-txostenak, esnearen sektoreari buruzko txosten bat argitaratu du, bai kontsumoaren ikuspegitik, bai esnearen ekoizpen ikuspegitik. Euskadiko esne-ekoizpena 12.061 tonakoa izan da azaroan, azken 14 urteetako azarorako kopururik txikiena. Aurreko urteko azaroan baino % 1,5 gutxiago da. Txostenak merkatuen eta laboreen egoeraren azterketa ere egiten […]

UAGAk agerraldia egin du Batzar Nagusietan fotovoltaikoek sektoreari egiten dioten “jazarpena” azaltzeko

UAGAko lehendakari Edurne Basterrak agerraldia egin zuen astelehenean Batzar Nagusietan, lehen sektorearen egoera azaltzeko, enpresa fotovoltaikoak nekazaritza-lurretan egiten ari diren presioaren eta espekulazioaren inguruan. UAGAk berretsi zuen sektorea ez dagoela energia berriztagarrien aurka, baina hauen ezarpena araututa egotea eta lurralde-antolamenduko plangintzara mugatzea eskatzen du. Iragarritako UAGAk agerraldia egin du Batzar Nagusietan fotovoltaikoek sektoreari egiten dioten […]

Rotagro proiektua: Arabak ahalmena du sukaldaritzako balio handiko laboreak modu estentsiboan ekoizteko

Urtarrilaren 22an, astelehena, azken bi urteetan UAGAk gidatu duen ROTAGRO berrikuntza proiektuaren emaitzak Tolosan aurkeztu ziren. Labore jakin batzuk ezartzeko proba pilotuak egin dira, eta ezaugarri organoleptikoengatik sukaldaritzarako duten interesaren arabera baloratu dira Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoa den BCC Innovationen eskutik. Emaitzen aurkezpenean azaldu zen bezala, maila agronomikoan gari okingarriaren eta malutetarako eta […]

Podando

Mahastietan errespetuzko inausketa egiteko ikastaroa

Errespetuzko inausketa gidatzeko sistema guztietara molda daitekeen metodoa da, iraunkorragoa, mahastietako arazoak konpontzen saiatzen dena eta hainbat abantaila dakarrena, hala nola mahastien bizitza luzatzea, zurezko gaixotasunen erasana murriztea edota landareen osasun-egoera hobetzea. Hazik ikastaro bat antolatu du sistema hau ezagutzeko, Guardian emango da otsailaren 1ean eta 2an, 9: 00etatik 14:00etara. Izena eman eta informazio guztia […]