Cargando…

Aldundiarekin hartutako konpromisoak

UAGA Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezekin eta Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Inguruneko diputatu Amaia Barredorekin bildu da gaur, sektorearen aldarrikapenei heltzeko.

Bilera ona izan da, Administrazioak konpromiso irmoak hartzea lortu baitu. UAGAk badaki lortutakoa ez dela nahikoa eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Horregatik, akordio hauek eta beste administrazio batzuekin lortu daitezkeenak betetzen direla bermatzen jarraituko du.

Oraingoz, Aldundiak nekazaritza-sektorearekin lotura duten foru-sail guztiekin zeharkako lan-mahai bat sortzeko konpromisoa hartu du, eta mahai horretan gai sektorialak eta eragiten diguten izaera estrukturalagoko beste gai batzuk jorratuko dira.

Gainera, NPBren izapideak, ebazpenak eta laguntzen ordainketak arintzeko eta sinplifikatzeko konpromisoa hartu da. Lehen instalaziorako laguntzak ere hobetuko dira, belaunaldien arteko erreleboa errazteko.

Konpromiso irmoa dago negoziazioekin jarraitzeko, sektorearen aldarrikapenetan aurrera egiteko.