Cargando…
Lobo Ibérico

UAGAk Otsoaren Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzordean parte hartu du

Aste honetan, Otsoaren Kudeaketa Planaren Jarraipen Batzordeak bilera bat egin du, 2019tik biltzen ez zena. Batzorde hau Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunea Sailak, elkarte ekologistek, EHUk, ABEREk eta UAGAk osatzen dute.

Saioa basafaunaren kalte-ordainei buruzko dekretuaren zirriborro berria aurkeztean zentratu zen. Zirriborro horretan, printzipioz, erasoen ondorioz hildako animalien zenbatekoaren eguneratzeaz gain, beste kalte batzuk kontuan hartzea planteatzen da. Arabako otsoaren egoeraren eta azken hilabeteetako erasoen bilakaeraren berri emateko ere balio izan zuen bilerak.

UAGAk bere kezka azaldu zuen, izan ere, otsoak abeltzaintza estentsiboa praktikatzen duten pertsonentzat bizi-kalitate galera larria suposatzen duelako.

Bileran hainbat gai garrantzitsu landu gabe geratu ziren, hala nola IZOak zabaltzea (Ingurumen Zerbitzuengatiko Ordainketak), ganadua otsoaren aurrean babesteko neurrietarako laguntzak, aldundiko zaindari artzainak eta abeltzaintzako ustiategi gehiagok neurri horietara biltzeko eskaerak kudeatzea.