Cargando…

UAGAk deitutako mobilizazioen lehen egunak arrakasta handia izan du

Bostehun bat traktore batu dira gaur UAGAk deitutako mobilizazioan. Erabateko arrakasta izan du parte-hartzean, eta horrek Arabako eta Trebiñuko lehen sektoreak bizi duen etengabeko krisi-egoeraren aurrean nazkatuta dagoela erakusten du.

Mobilizazioek bihar jarraituko dute, Buesa Arenatik abiatu eta eguerdian Eusko Jaurlaritzaren ateen aurrean iritsiko den traktore-deialdiarekin.

Funtsean lehen sektoreak gauza bat eskatzen du: bere lanetik duintasunez bizi ahal izatea. Gizarteak guri entzutea eta lehen sektorea ezinbestekoa dela kontzientziatzea nahi dugu: elikagaiak ekoizten ditugu, landa-ingurunea, mendiak eta natura-guneak zaintzen ditugu. Lehen sektorerik gabe gure herriak hil egiten dira.