NEWFEED-en aurrerapenak mediterranear eremuko jardunaldian aurkeztu dira
Martxoaren 21ean NewFeed proiektuaren mediterranear eremuko jardunaldia egin zen, AZTI, NEIKER eta UAGA bazkideek antolatua, VIII. Munduko Landagunearen Konferentzia Globalaren baitan. Topaketan Neikerrek Arkauten dituen instalazioak erakutsi ziren, non esnetarako ardi-ekoizpenaren elikadurari buruzko proba pilotuak egin diren. Nazioarteko hainbat eragilek hartu zuten parte, hala nola gobernu-erakundeek, abeltzaintza- eta nekazaritza-erakundeek, nazioarteko erakundeek (FAO eta FIDA), Familia […]















