Cargando…

UAGAk Garlanen 40 urteko ibilbidea ospatu du

Garlan kooperatibak bere 40 urteak ospatu zituen atzo Europa Jauregian. Bazkideak, langileak, administrazioak eta sektoreko erakundeak -besteak beste, UAGA- elkartu ziren. Kooperatibaren lanari balioa emateaz gain, lehen sektoreak egungo testuinguruan dituen erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko balio izan zuen jardunaldi bat antolatu zuten: klima-aldaketa, nazioarteko gatazken eragina, geopolitika, EBko nekazaritzako elikagaien politika, osasuna, belaunaldien arteko erreleboa edo teknologiaren eklosioa izan ziren jorratutako gaiak.

Zorionak Garlan eta 40 urte hauetan elkartu zareten nekazari guztiei!