Cargando…
Imagen de la aplicación

Dagoeneko jaits dezakezu UAGAren aplikazioa zure mugikorrean

UAGAren 2018rako lehentasunezko proiektuetako bat da sektorean pixkanaka teknologia berriak sartzen joatea.

2018an, UAGAren webgunea birdiseinatu dugu (gaur egun, hauxe da webgunearen helbidea: https://www.uaga.eus/eu/); irudi berria du, eta helburua da sektorearen esku jartzea intereseko informazio guztia, garaiz eta sektoreka ordenatuta.

Gainera, informazioa errazago jasotzeko, UAGAren aplikazioa jarri dugu martxan; zure mugikorrean jaits dezakezu aplikazio hori, Androidetik zein Mac-etik, eta webguneko eduki nagusiak (albisteak, laguntzak, aseguruak eta prestakuntza) azkar eskuratzeko aukera ematen du. Gainera webgunearen gainerako edukietara erraz sar zaitezke aplikazioaren bitartez.

Aplikazio horren bitartez, informazio garrantzitsua jasoko duzu, zure telefonora iritsiko diren berehalako abisuei esker, eta interesatzen zaizun horren informazio jakina eta osoa eskuratzeko aukera emango dizu.

Anima zaitez eta jaits ezazu aplikazioa, oso erraza da eta.
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
info+, Blanca: 628412202