
UAGAren Batzar Orokorra
Martxoaren 19an egin genuen UAGAren Batzar Orokorra; 2017ko ekitaldiko kontuen itxiera eta 2018ko aurrekontua onartu genituen batzar horretan.
Horrez gain, 2018rako lehentasunezko proiektuak aurkeztu genituen:
- Sektore Batzarrak abian jartzea.
- KATASTROAREN Proiektuan aurrera egitea
- AHTren trazadurei alegazioak aurkezten jarraitzea
- Arabako Foru Aldundiarekin azpiegiturei buruzko protokolo bat adostea
- Ibaien mantenurako jarduketa-protokoloa adostea URA agentziarekin
- Emakume Nekazarien Estatutuaren ezarpenean aurrera egitea
- BERRIKUNTZA Proiektuetan parte hartzea
Baina, batez ere, bi proiektu hauei eskainiko diegu arreta berezia:
- GAZTEAK sektorean sartzeari eta
- Sektorean teknologia berriak eta IKTak sartzeari
UAGAren webgune berria (https://www.uaga.eus/eu/) eta aplikazio berria aurkeztu genituen; aplikazio horri esker, Arabako eta Trebiñoko nekazaritza- eta abelazkuntza-sektoreari buruzko informazio guztia izango du uneoro mugikorrean eskuragarri interesa duen orok. Gainera, IKT IBILBIDEAK proiektua aurkeztu genuen, sektorean pixkanaka IKTak sartzeko abian jarri dugun prestakuntza-programa.
Administrazioen ordezkariek ere hartu zuten parte. Eusko Jaurlaritzatik, Ikerne Zuluaga Nekazaritzako Zuzendaria egon zen, eta nekazaritza eta ingurumeneko laguntzei buruzko berritasunak eta Interneterako banda zabala Euskadiko udalerri guztietara eramateko konpromisoa nabarmendu zituen.
Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako Zuzendariak AHTren egungo trazaduren aurrean nekazaritzako lursailen okupazioa eta trazadurek ustiategietan izan dezaketen inpaktua ahalik eta gehien minimizatzeko aurkeztutako alegazioez, ureztatze-sistemen beharraz, gure lurraldera egokitutako nekazaritza-politika defendatzeaz eta sektorean gazteak eta emakumeak sartzearen aldeko apustuaz hitz egin zuen batez ere.
Biek agertu zuten sektorea babesteko nahia, eta aipamen berezia egin zioten sektorearentzat etorkizun hobea lortzeko eragile guztien arteko lankidetzaren beharrari.