Cargando…
Imagen del cartel de la formación

IKT IBILBIDEAK trebakuntza-proiektua jarri dugu martxan

Sektorean IKTak sartzeko proiektuaren barruan, prestakuntza-programa bat jarri dugu martxan, IKT IBILBIDEAK deitu dioguna; programa horren helburua da gaur egun erabiltzen diren tresna teknologikoak ezagutzeko trebetasunak garatzea; tresna horiek, gero eta beharrezkoagoak izateaz gain, hobeto informatuta eta konektatuago egoteko aukera emango digute epe ertainean.
Iraupen laburreko prestakuntza-moduluak dira, bi egunetan banatutako lau ordukoak, eta helburua da tresna horiek hobeto ezagutzen joatea, pixkanaka eta norberak nahi duen erritmoan.
Gutako gehienok erabiltzen dugunez mugikorra, lehenengo moduluaren helburua da mugikorraren erabileraren oinarrizko ezagupenak gureganatzea, posta elektroniko bat edukitzea eta mugikorrean aplikazioak nola jaits ditzakegun ikastea, tartean UAGAren aplikazioa.

Hiru zonatan emango da modulu hori, leku guztietako pertsonek parte har dezaten: Arespalditzan (Aiara ingurua), Biasterin (Arabako Errioxa) eta Arkauten (Gasteiz inguruko beste eskualde batzuk).
Proiektu horretarako, HAZIren kolaborazioa eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren finantzazioa izan dugu.
Ikus programak eta datak

Info+, Blanca: 628412202