Cargando…
Imagen del cartel de la jornada

VITIBIOM berrikuntza-proiektuari buruzko informazio-saioa: Nekazaritzako biomasa energia-baliabide gisa Arabako Errioxan

2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programaren barruan, Lankidetzako Neurri sortu zen, Europar Batasunak eta EAEk batera finantzatzen dutena; helburua da sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatzea, berrikuntzaren bitartez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko.
Neurri horren barruan, eta 2017ko programan, VITIBIOM proiektuan parte hartu dugu; 2017an eta 2018an garatu da proiektu hori, HAZIk zuzendutako eta sektoreko eskualdeko eragileek osatutako lantalde batekin (ABRA, UAGA, EEE, Arabako Errioxako Taldea eta Arabako Foru Aldundia).
Proiektuaren helburu nagusia izan da Arabako Errioxako mahastietan urtero egiten diren inausketetatik sortzen den soberakina biomasa-energiarako balioztatzeko eta aprobetxatzeko aukera aztertzea.
Mahatsondoen inausketa-hondakinak erregai gisa aprobetxatzeko dauden aukeren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zehaztu da, zonako ingurumen-politika eta mahasgintza eta ardogintzako politika karbono-emisio txikiko ekonomietarantz bideratuz, eskualdean aihenaren biomasa-zirkuitua kudeatzeko lurralde-estrategia bat ezarriz.
Apirilaren 27an, proiektua azaltzeko saioa egingo da Biasterin.
Egitaraua
Izen-ematea