Cargando…

UAGA y UPA muestran su descontento por la forma y los plazos en que se ha gestionado el control de producción de campo

Las organizaciones UAGA y UPA queremos manifestar el enfado general del sector productor por la situación generada por el sistema implantado por el Consejo Regulador de la DOC Rioja para el control de la producción, en el que se ha utilizado un software que analiza imágenes satelitales e inteligencia artificial para la detección de rendimientos […]

Lehortea dela eta, Nekazaritza Ministerioaren laguntza berriak

26an, Nekazaritza Ministerioak lehorteak kaltetutako nekazari eta abeltzainei laguntzeko emango dituen ezohiko laguntza berriak argitaratu da BOEn. Araban, eragin handiko eremutzat jota, diruz lagundu daitekeen azalera lehorreko laborantzako lurren hektareak izango dira, aldi baterako larreak kenduta, zuzeneko laguntzak jasotzeko eskaera bakarrari dagozkionak 2023an egina. Unitateko gehieneko zenbatekoa 45 eurokoa da hektarea bakoitzeko. Laguntza horiek ordaindu […]

AHTrako zundaketei, ADI!

AHT Stop Zundaketak ekimena UAGArekin harremanetan jarri da, azken asteetan Sakanako eta Goierriko herrietan lur publikoetan zein partikularretan prospekzioak eta zundaketa geoteknikoak egiteko saiakeren berri izan dutela ohartarazteko. Helburua 27 eta 209 metroko sakonerako laginak Orain arte jasotako datuen arabera, ohartarazi nahi dugu zundaketa horiek modu irregularrean egiten saiatzen ari direla, legezko bermerik gabe, batzuetan […]

patata para cosechar

Patata-kanpainarako sasoikako langileak behar badituzu, UAGAren programan izena eman dezakezu abuztuaren 14ra arte

UAGAn datorren sasoikako lanaren kanpaina antolatzen ari gara patataren sektorean. Langile profesionalak eduki ahal izatea da aurreikuspena, Aguraingo aterpetxean ostatu hartuta, horretarako, sasoikako lanaren programaren bidez  kontratatu nahi diren ustiategietatik beharrizanak ezagutzea beharrezkoa da. Horregatik, programa honetan izena emateko azken eguna abuztuaren 14a izango da. Bestalde, ikusi dugu kanpaina honetan ezaugarri bereziko lan-eskaintza batzuk daudela, […]

queseras trabajando

Enpresaren datuak jakinaraz dakizkioke egoitza elektronikoaren bidez Gizarte Segurantzari

2023/06/02ko UAGAINFOn jakinarazi bezala, pertsona juridikoek (sozietate zibilak, kooperatibak, sozietate mugatuak, etab.) beren datuak jakinarazi behar dizkiote Gizarte Segurantzari 2023/10/31 baino lehen. AGA/UAGAn ari gara lan hori egiten dagoeneko, SARE sistemaren bidez baimena dugun pertsona juridikoentzat, beharrezko dokumentazioa jaso badugu (eskriturak, karguak, etab.). Baimenik ez dugun gainerako enpresei dagokienez, egoitza elektronikoan egin dezakete datuen jakinarazpena […]

Feria de Santiago 2023

Giro bikaina Santiago Azokan

Uztailaren 25ean berriro ospatu zen Santiagoko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, lehen sektorean lan egiten dugun gizon eta emakumeen lana erakusteko hitzordu tradizionala. UAGA stand batekin egon zen, non nekazaritzako eta abeltzaintzako hainbat produktu erakusten ziren, txikienentzako globo banaketarekin eta gure lurraldean gaur egun egiten diren nekazaritza-lanak erakusten dituen bideo baten aurkezpenarekin. Bideoa hemen ikus dezakezu.

cartel del concurso

ARDATZAren argazki lehiaketan hartu parte

Udaro bezala, Ardatzak bere urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasotzen duten argazkiak jasotzeko. Aurten, “Lehen sektoreak klima-aldaketaren aurka borrokan” aukeratu da lehiaketarako. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Animatu parte hartzera eta […]

Ovejas muertas por ataque de lobo

Noiz arte? Otsoaren beste eraso bat Gorbeia inguruan

Atzo, Santiago azokan, talde animalisten jazarpena jasan zuten abeltzainek, gizarteari beren lana eta animaliak erakusten zizkioten bitartean. Aldi berean, azokan zegoen ustiategietako batek otsoaren erasoa jaso zuen, 5 ardi zauritu, 4 hil eta 3 desagertu ziren. UAGAk eta abeltzaintza-sektoreak haserrea eta nazka adierazi nahi dute egoera horren aurrean. Gure lana defendatuko duten politikak exigitzen ditugu, […]

Eusko Jaurlaritzak mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako laguntzak aurkeztu ditu Guardian, hauteskunde-kanpaina aprobetxatuz

Eusko Jaurlaritzak aste honetarako bilera bat deitu zuen Guardian, azken hilabeteetan iragarri diren laguntzak aurkezteko, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen krisi larria arintzeko. Laguntza horiek datorren asteko Gobernu Kontseiluan onartuko direla espero da. Laburbilduz, lau ildo onartuko dira. Mahastizaintzaren sektoreari zuzeneko laguntza ematea eskaerarik aurkeztu beharrik gabe, eta irailetik aurrera kobratuko dela aurreikusten da; estatu mailan […]

Nola kontrolatzen du informazioa Eusko Jaurlaritzak? Nola babestu konfidentzialtasuna? Nola kudeatuko den lastoaren eskaera filtratu zaio sindikatu bati

Atzo, osteguna, Enba sindikatuaren mezu bat zabaldu zen whatsapp bidez, bazka-mahaian adostutako lastoaren eskaera nola egingo den azaltzeko. UAGA egunak egon da zain, izapide hori nola egingo den jakinarazi arte, horri buruzko berririk izan gabe. Ez dugu ulertzen nola Eusko Jaurlaritzak informazio hori sindikatu bati soilik filtratzen dion, gutxi batzuei bakarrik mesede eginez, sektore osoarentzat […]

Dirulaguntzen inguruko berririk ez, txingorra dela eta

Duela 15 egun, Araban lursailak eta laboreak suntsitu zituen txingorra bota zuen. Gertaera horren ondoren, Arabako ahaldun nagusiak lehen sektorerako laguntza ekonomikoen pakete berri baten berria eman zuen, baina orain arte ez dakigu nola eta noiz laguntza horiek arautuko diren. Bestalde, UAGAk eskatu zuen eremu castrofiko izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren […]

temporero en la vendimia 2020

UAGAk mahats-bilketarako sasoikako lanaren programan izena emateko epea zabalik izango du abuztuaren 14ra arte

UAGAko Sasoikako Lan Sailak mahats-bilketaren hurrengo kanpainaren egoera aztertu du, UAGAren Sasoikako Lanaren Programaren bidez langileak kontratatzeko bete behar diren baldintzak ezarriz. Aurtengo mahats-bilketa, aurreko urtean bezala, bilketaren datari dagokionez aurrerapen esanguratsu batek markatuko du, eta, oro har, mahats kopuru handiarekin. UAGAtik gogorarazi nahi dugu Hurrengo mahats-bilketarako Sasoikako Lanaren Programan parte hartu nahi duen edozein […]

Imagen del cartel de la feria de Santiago

Datorren asteartean, uztailak 25, Santiago Azokan parte hartzera animatzen zaitugu

Aurten ere, uztailaren 25ean, Santiagoko nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da Gasteizen. Aurten, erleen sektoreak izango du protagonismoa, eta, horrez gain, nekazaritzako elikagaien salmenta, abereen erakusketa, makineriaren erakusketa eta hainbat tailer eta hitzaldi izango dira. Jai egun honetan parte hartzera animatzen zaitugu eta UAGAren etxolan itxarongo dizugu. Kontsultatu dezakezu hemen azokaren egitaraua eta deskargatu hemen […]

UAGAk harriteen kalteengatik hondamendi eremu izendatzea eskatu du

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia berriro bildu da. Bertan, lehorte egoera eta joan den asteko ekaitzaren ondorioak aztertu dira. Agroseguroren arabera, kazkabarrak 7.000 hektarea baino gehiago kaltetu izan ditu. UAGAk hondamendi eremua izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko eskatu zuen. Funts hori legez araututa dago eta ez da inoiz martxan jarri. Azpiegituretan […]